‘Eguraldia’ estreinatu da
Hauteskundeen biharamunetik buruan izan dugun galdera da. Zer gertatuko da eguraldiaren maparekin? Bi hilabete hauetan bakoitzak bere istoriotxoa montatu du. Nafarroa eta Iparraldea kenduko zituztela, inguruko erkidegoak gehituko zituztela, Ezcaray, Benidor eta Jacako eguraldia ere emango zigutela…
Bada, espektatibak altuegi jartzen direnean gertatzen den bezala, dezepzio galanta jaso dut, Indiana Jonesen azkenarekin bezala. Hollywoodeko blockbusterrekin gertatzen den moduan, puztu eta puztu, baina azkenean, hutsaren hurrena. Behintzat oraingoan ez dut sarrera ordaindu.
Pelikula gauean ikusteko asmoa dutenek, ez dezatela orain datorrena irakurri.
Gainontzekoei, istorioa laburtuko dizuet. ‘Euskal Herria’ terminoa lauzpabost aldiz erabili du Andoni Aizpuruk, zazpi herrialdeak agertzen dira -erkidego autonomoak marra zuri fin batekin banatuta- eta gainera Iparraldeari departamentu propioa eman diote aspaldiko aldarrikapenari jaramon eginaz. Detaile kultural polita izan dute Errioxa ere mapara gehitzen, ez dezagun ahaztu non dauden Suso eta Yusoko monastegiak. Eta azkenik, euskal diasporaren zati garrantzitsu batek bere egin du euskal herriko telebista kate publikoaren eskutik eguraldi iragarpena jasotzeko eskubidea. Egun handia beraz, Castro eta Ezcarayko euskal kolonietako biztanleentzat.
Bigarren zatiak ez omen dira inoiz onak izaten. Nik ere nahiago nuen hau.
Portzierto, eguraldiaren mapak eitb.com webgunean itxura hau dauka oraindik.
Eta bromak alde batera utzita, zer iruditu zaizue? Zer da hobe Nafarroa eta Iparraldea kentzea edo herrialde horiek Errioxa eta Aragoarekin alderatzea?
Ongi begiratuta ikusten da Zuberoaren zati bat eta Erriberako hegoaldea falta direla, hoiek kanpoan geratu dira Akitania, Burgos, Errioxa eta Kantabriari lekua uzteko.
Lapurdiko iparraldea ere ez da sartzen koadroan.
eta bizkaiako parte bat ere falta da!!
Problema onometan dagoke, izenetan alegia. Nafarroa osoa aldarrikatzen dugunontzat Nafarroa Garaia, Ipar Nafarroa eta Mendebaldeko Nafarroa (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) ikusi ahal izatea ezinbestekoa da. Errioxa Nafar Erresumako herrialdea izan da eta Nafarroa Garaiarekin jazo bezala, armaz konkistatu arte, nafartasuna agerian izan da bertan. Ea orain Errioxako PPkoek kexa ipintzen duten Nafarroa historikotik hurbil dagoen mapa berrian agertzeagatik. Uxala, kexatuko ez balira!
EAE barruko mugak apurturik, Mendebaldeko Nafarroa eta Nafarroa Garaia hurbilago ditugu. Ea noiz kentzen dugun muga hori gure buruetatik. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba-ren nafartasuna aldarrikatuz gero, hurbilago euskaldunon batasuna. Ni, Bizkaian bizi naizelakotz, Mendebaldeko Nafarroan bizi naizela esan ohi dut. Bizkaiko ganboatarroak nafarrak gara izatez, odolez eta izenez. Euskal Herrian bizi izanda, Nafarroa da gure herri politikoa.
jajaja grabazioa oso ona!
Euskal Herriko mapa haundiago eta gainera Errioxarekin, Euskalherria “historikoago”tzat hartu dezakegu. Sozialista hauek… aspertzen dira, ala?
Ematen duenez akats tekniko bat da “enmarke” txarraren arrazoia. Gaur gaueko emanaldietan EH osorik ikusi ahal izango dugu, hiru administraziotan banatuta, trebiñuko zuloaz eta gure “restospañako” bizilagun maitagarrien presentziaz.