Faxismoa euskaraz
“Kasu man,. “Il bear zate” oihukatzen zuten alkatearen eta zinegotzi zenbaiten kontra lehengo astean herri Beran agertu ziren pintadek. “Irabazi giñun ta irabaziko” irakurri dugu asteburu honetan frankismoen esklaboak omendu beharrez Artesiagan (Baztan) inauguratu berri den oroitarrian. Ez da euskara batua, baina bai euskara garbia. Donezteben ere agertu ziren duela zenbait hilabete, etorkin magrebiarren kontra, Falangeak sinaturik, oraingoan bezala. Bere buruari faxista erraten ez dion euskal faxismora ohiturik geunden. Ez, ordea, bere izate faxista ukatzen ez duen faxismoa euskaraz ikustera, Euskaltzaindiaren arauei men egin ala ez. Faxismoa faxismo da beti, euskaraz etorrita ere. Nardagarria da herrien ordezkariei mehatxu egitea –ordezkari guztiei, bistan dena-. Nardagarria, orobat, arrazakeriaren alde agertzea. Eta nardagarria, dudarik gabe, diktadurak zapaldu zuen jendearenganako omenaldi berantiarra zikintzea. Hala ere, aitortu behar dut: gaitzespenarekin batera, zer pentsatua eta halako jakin min gehigarri bat piztu zait egun hauetan Baztan-Bidasoan suelto dabilen euskal fatxa horren aldera. Euskara noranahikoa nahi baikenuen. Nahi baitugu.
[…] eta prentsako argazkietan justu antzean bereiz zitezkeen euskarazko hitzak. Atzo, Aingeru Epaltzak zuzeu.com-en idatzi zuen horretaz: “Irebazi giñun ta irebaziko” omen dio Artesiagan frankismoko esklaboen […]
[…] nolatan pintada falangistak euskaraz? Aingeru Epaltzak lehenago idatzi zuen honen inguruan eta ‘euskal fatxa’ hauekiko bere narda adierazi zuen zuzen eta garbi. ‘Euskal […]