Zutagu, ezagutza partekatzen

MTI3NQ==

Zutagu (http://zutagu.net) sare sozial berria sortu du Elurnet (http://elurnet.net) enpresak. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisian gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte: blog sinple bat, fitxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria…

Horrez gain, interes taldeak osatzeko aukera izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak…

Sare soziala sortzeko Elgg (http://elgg.org) software libreko plataforma izan dute oinarri, eta hori bera euskara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dute. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz.

Nabarmentzako da, tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar. Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera dute.

Irudia | Zutagu | nagore vega | Creative Commons By SA

Nagore Vega. Kazetaria. Kazetaritzaren jardunaz arduratuta. Oso Internet zalea.

2 pentsamendu “Zutagu, ezagutza partekatzen”-ri buruz