Mugikorra beti soinean, badaezpada ere

Mugikorra, by edans, Flickr
Mugikorra, by edans, Flickr

Etxetik atera eta mugikorra soinean ez dugula konturatzen bagara ahal izanez gero korrika jotzen dugu etxera gure lasaitasuna berreskuratzera. Bestela poltsatik gauza guztiak birritan atera eta norbaiti faborez deitzeko eskatu ostean, hotsik entzuten ez badugu, mugikorrik gabeko egunari aurre egin beharko diogu.

Baina mugikorra soinean ez izateak antsietatea sortzen digu. Eta lan eskaintza bat egiteko deitzen badidate? Eta senideren bati zerbait gertatzen bazaio? Eta niri zerbait pasa eta abisatu ezin badut? Telefonoak arazo guztietatik aterako gaituela uste dugula dirudi. Gure bizitzan beharrezko elementu bilakatu da, duela gutxi haiek gabe berdin-berdin bizi baginen ere.

Beti taberna berean elkartu ohi gara lagunok, eta eurekin elkartzeko nahikoa da bertara hurbiltzea. Baina badaezpada ere azaldu aurretik deitu edo mezua idazten dugu, guztiok. Zer da gertatu daitekeen okerrena? Inor ez egotea eta etxera itzuli behar izatea.

Supermerkatura joan eta pisukideari deitzen diozu erosi duzuna esplikatu eta zerbait okurritzen ote zaion galdetzeko. Gehienetan ideia berri gutxi. Lanetik atera eta bikoteari dei bat non dagoen jakiteko. Ziurrenik egunero egon ohi den toki berean. Baina ohitu egin gara. Telefono deiak gure harremanen oinarri bilakatu dira. Eta jada ezin dugu horiek gabe bizi. Ezin dugu aste betez telefonoa itzali eta lasai bizi. Badaezpada ere.

Gauez ere nola itzali bada telefonoa! Eta zerbait gertatzen bada? Ziurrenik zerbait gertatzen bada berdin izango du goizean edo gaueko 4etan abisatzen badizute. Baina, zer gerta ere…

Eta konturatu gabe gure lagunik onena bilakatu da mugikorra. Beti gurekin daramagu toki guztietara. Hori bai, hilabete amaieran elikatu beharra dago, bestela ez baitigu kasurik egiten.

kilkerra, mugikorra

Kazetaria

Zer duzu buruan “Mugikorra beti soinean, badaezpada ere”-ri buruz

  • Denetan ados!! eta okerrena, badirudi segapotoa gorrotatzekotan arraroa zarela, arras arraroa, edo ia ia frikie bat. ez jat gustatzen erabiltzea eta beti lekututa egotea, erabiltzen det, oso gutxitan baina erabili,5 urtetan behin aldatzen det mugikorra, hondatzen denean edo, eta hori esatean zoro bat bainintzan begiratzen naute!!! baina hau normala da?? ez det uste!!

    AiOooooooooo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude