Kristauen Bibliarik zaharrena Internetera igo dute

Codex Sinaiticus
Codex Sinaiticus

Urteen eta mendeen joan etorriak eragin latzak izan ditu Codex Sinaiticus Kristauen Bibliarik zaharrenean. Hala ere, Testamentu Berria eta lau ebanjelistek (Mateo, Markos, Lukas eta Joan) idatzitako Ebanjelioen zatirik handienak gaur arte iraun dute. Gainera, testuak, historian zehar egindako berridazketa, gehitze eta zuzenketa ugari ere baditu.

Britaniar Liburutegia (Britainia Handia), Leipzigeko Unibertsitatea (Alemania), Santa Katalinako monasterioa (Egipto) eta Errusiako Liburutegi Nazionala (Errusia) lau urtez aritu dira elkarlanean Kristauen Bibliarik zaharrena den Codex Sinaiticus Internet bidez mundu osoari zabaldu ahal izateko. Lau erakunde hauek, bakoitzak, Biblia zahar honen zati batzuk ditu bere esku eta, egitasmo honekin, zati guztien bateratze birtuala egin dute.

Adituek, “munduko altxor handienetako bat” bezala deskribatu dute Biblia hau eta, bere inguruan, sekretu ugari ere badaudela ziurtatu dute: nork idatzi zuen Codex Sinaiticus Biblia? Zein erlijio-ordenak eman zuen berau idazteko agindua? Zenbat denbora behar izan dute Biblia osoa idazteko? Hemendik aurrera, mundu osoko ikerlarien txanda da.

Biblia, Codex Sinaiticus, Internet

Kazetaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude