GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuragarri.

GFAko Kultura eta Euskara Departamentuan lantzen ditugun software garapenentzako behin-betiko kokapena prestatzen dihardugularik, momentuz erabiltzaileei berauk eskuratze aldera OpenOffice eta MozillaFirefoxen repositorio ofizialak erabiliko ditugu. Prestatzen ari garen behin-betiko kokagunean gehigarriak eskuratzearekin batera, beraien iturburuak ere EUPL v1.1 eta NewBSD lizentzia bikoitzarekin eskuragarri jarriko ditugu, hartara, edozein enpresak edo garatzaileek iturburuak erabiliz baliabide eratorriak prestatzeko aukera izan dezan.

Gehigarrien zenbait berezitasun azaltze aldera, MozillaFirefox gehigarriarekin argazkiak GureGipuzkoara taldeka igotzeko aukera dago, aukera hau oraindik web bertsioan ezartzeke dugularik eta gehigarrian argazki bakoitzari lizentzia, hizkuntza, tagak, deskribapenak… sartzea daudelarik. OpenOffice-eko gehigarria erabiliz, argazki bat Writer, Spreadsheet eta Presentation azpiprogrametan arazorik gabe txertatzea dagoelarik. Kasu egin, argazki bat sartzerakoan argazkiari dagokion lizentzia eta URLa ere txertatzen direla.

Azpiko irudietan sakaturik dagokion gehigarriaren webgunetik berauk jeisteko aukera izango duzuelarik, zuen nabigatzailetan instalatu eta frogatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, hartara, ager daitezken akatsak (azalduko direla), zerrendatu eta hurrengo bertsiorako zuzentzeko aukera izan dezagun.

Ekin diezaiogun elkarlanari!

GureGipuzkoaren MozillaFirefox gehigarria repositorio ofizialean.
GureGipuzkoaren MozillaFirefox gehigarria repositorio ofizialean.
OpenOfficeeko gehigarria repositorio ofizialean.
GureGipuzkoarentzako OpenOffice-eko gehigarria repositorio ofizialean.
argazkiak, guregipuzkoa, mozillafirefox, openoffice

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren atala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude