Preso maputxeak gose greban daude

Aste bete luze daramate Temuco, Concepción eta Valdiviako espetxeetako preso politiko maputxeek gose greban. Uztailaren 12an luzatu zuten protestaren berri eta, ordutik, preso gehiago lotu zaizkio gose grebari, jadanik 21 direlarik. Presoek “irregulartasunekin” eta “bidegabekeriarekin” amaitu dezan eskatu diote Txileko Gobernuari eta haien eskubideak errespetatuak izan daitezen exijitu. Lau dira gose grebaren eskakizunik garrantzitsuenak: diktadura garaitik datorren Lege Antiterrorista bertan behera uzteko, epaiketa militarrekin amaitzeko, preso politiko maputxeak askatzeko eta Maputxeen Lurralde Gatazkako lurraldeen desmilitarizazioa burutzeko.

MjkzNw==

Torturaren aurkako batzorde etikoaren arabera, Txileko estatuan 57 preso politiko daude (bi adinez gutxiko tartean) kartzela ezberdinetan sakabanaturik: Concepción (El Manzano), Lebu, Los Angeles, Cañete, Angol, Victoria, Traiguén, Cholchol Adinez Gutxikoen Zentrua, Temuco eta Valdivia. Horietarik 36ri Lege Antiterrorista ezarri zaie eta zazpik auzipetze bikoitza jasan dute (justizia militarra eta ministerio publikoa). Badaezpadako neurriekin auzipetuak gehituz, berriz, 96 dira preso politikoak.

Giza eskubideen babesa

Estatutik kanpo, maputxe auzietan erabiltzen dituen neurriak bertan behera uzteko eskatu diote Txileri giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeek ere. Dena-den, Lege Antiterrorista erabiliz geroz eta auzipetu gehiago daudela salatu dute maputxe elkarteek. Santiagoko Talde Maputxe Autonomoen Koordinadorak (COOAMS) elkartasuna adierazi die gose greban diren preso politikoei eta Lege Antiterroristaren aurkako frente nazional eta internazionala eraikitzeko deia luzatu du. “Txilen, gisa autonomo eta antolatuan bizimodu hobea lortzen saiatzen den oro eroriko da lege honen atzaparretan”.

Irudia | Maputxeen martxa urriaren 12an | freizeit | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Preso maputxeak gose greban daude”-ri buruz

  • Merkel Iruretagoiena 2010-07-21 14:30

    Lege terroristak edonon aurkitu ditzakegu. Preso politiko hauek eskatzen dutena, Euskal Herrian ere eskatzen dugu. Agian ez dira hain ezberdinak Txileko eta Espainia-Frantziako Gobernuak.
    Elkartasuna ez da delitu!!