Iran, Honduras eta Espainiak prentsan trataera ezberdinak

Galbaetik igaro informazioa- Rafel Miro cc
Galbaetik igaro informazioa- Rafel Miro cc

Denok dakigu kazetaritzaren deontologia unibertsitatetik atera orduko desagertzen dela. Bai, eskoletan garbi geratu ostean, bizitzaren merkatuan sartu eta arrain handiak ttikia jaten duenez; “kakaƱea etika ta letxiak!” Hilabete amaierara iristeko sufritu behar denean, guztia mastikatuta hartzea hobe hanka sartzea baino. Eta horrela gertatzen da, horrela dirudi behintzat.

Informazioa hedabide handiek kontrolatzen dute, gehien saltzen dutenek, multinazionalek. Vocento da adibide garbi bat Euskal Herrian eta Espainian, baina halako gehiago daude munduan, informazioaren ehuneko handi bat igortzen digutenak zeharka bada ere. Iraneko azken hauteskundeetan iruzurra egon dela iritsi zaigu, eta bai hala izan da, hala onartu baitute bertako agintariek. Gutxienez behar baino 3 milioi boto gehiago omen zeuden urnetan. 65.300.000 biztanle bizi da “arioen lurrean”, beraz 3.000.000 boto horiek %4,6a suposatzen dute osoarekiko. Kontuan izateko iruzur bat, bai horixe! Denok agertu dugu haserrea gure mendebaldeko demokrazia perfektuetatik.

Baina tira, kontuan izanda Espainiak Europar hauteskundeetan ez duela onartu, eta hare gehiago, ez dela prest agertu botoak berriz kontatzera, Iniziatiba Internazionalistak irregulartasun handiak salatu dituenean… Ez al da kezkagarria? ZuZeu-en bertan argitaratu zen iruzur hori frogatzen zuen artikulu interesgarri bat (Galder Gonzalezek idatzia.) Horretaz ia ezer ez da aipatu Vocentoko hedabideetan, eta esan denarekin beti pisua kendu nahi izan zaio kontuari.

Bestalde Honduraseko azken iskanbila nola tratatu den aztertu besterik ez da egin behar. Honen inguruan zer argitaratu zuen El Diario Vascok? Bada los militares desplazan, expulsan “secuestrado” (aipu markekin nola ez) eta horrelako hitz deskafeinatuak erabiliz idatzitako berri bat. Bertan golpe de estado hitzak argazkiaren azpiko esaldian txikiz, eta gorputzaren hondarrean aipu markekin ziren soilik agertzen. Badakigu hau dena zergatik den, Chavezen laguna delako Zelaya delako hori, eta noski “Obamaren postura jakin arte ez gara bustiko”, pentsatu zuten Vocentokoek.

Norberak aukeratzen du zer sinetsi eta zer ez.

Gehitu etiketa berria, Honduras, informazioa, Iniziatiba internazionalista, Iran, vocento, Zelaya
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude