Espiotza, Espainiako demokraziaren ohituretako bat

NzQy

Felipe Gonzalezen agintaldian izan zen espioitza eskandalu gogoangarri bat. CESID (orain CNI)-en entzuteez oroitzen? 1983 eta 1991. urteen artean, Emilio Alonso Manglanoren agindupean lan egiten zuten espioiek politikari, enpresari eta kazetarien elkarrizketak grabatu zituzten. Baita erregearenak ere.

Kasua argitara atera zenean, Manglanok CESIDeko presidente kargua utzi zuen. Eskandaluak Narcis Serra presidente ordeak eta Julian Garcia Vargas defentsa ministroak, ere, euren karguak uztera eraman zituen.

Manglano akusatuen aulkian eseri bazen ere, epaileak errugabetzat jo zuen.

Ez da noski Espainiar estatuko zerbitzu sekretuekin lotutako espioitza kasu bakarra.

Peroteren paperen kasua ere oso sonatua izan zen. Segurtasun eta defentsaren alorreko 1.245 fitxa atera zituen Perotes koronelak zerbitzu sekretuetatik. Horiek argitara atera ziren eta tartean baziren estatu terrorismoarekin harremana zutenak. GALek gobernuarekin zuen lotura azaleratu baitzen informazio horiei esker.

Kasu hori Felipe Gonzalezen gainbeheraren arrazoietako bat kontsideratzen da.

2002tik aurrera, legez, espioiek etxe batean sartzeko edota komunikazioak entzuteko epaile baten baimena behar dute. Legeak dioena eta errealitatean egiten dena, ordea, ez da gauza bera.

Javier Calderon Fernandez Cesid-eko buru zela HBko kideak ilegalki zelatatzen zituzten. Arabako HBren egoitzan eginiko obra batean, ordenagailua eta telefonoa kontrolatuta zeudela konturatu ziren.

Epaileak Calderon ere, Manglanoren antzera, errugabetzat jo zuen eta hizketaldiak grabatzen zituen agentea, soilik zigortu zuen, inongo agindurik jasoko ez balu bezala, borondatez arituko balitz bezala.

Irudia | Lupa | Art_es_anna | Creative Commons By SA
Espioitza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude