Darth Vader eta Mufasa-ren ahotsa, James Earl Jones aktorea hil da

Darth Vader eta Mufasa-ren ahotsa, James Earl Jones hil da –

Darth Vader eta Mufasa-ren ahotsa, James Earl Jones aktorea hil daDarth Vader (Star Wars) eta Mufasa (The Lion King) mitikoen ahotsa, James Earl Jones aktorea irailaren 9an hil da 93 urte zituela, Dutchess Countyko bere etxean (New York). Ibilbide luzea utzi du zinema aretoan zein antzerkian, 1931ko urtarrilaren 17an Arkabutlan, Mississippin jaioa, ‘The Great White Hope’, ‘Othello’, ‘Measure for Measure’ eta ‘Hamlet’ bezalako lanetan parte hartua, eta ohorezko Oscar saria irabazia, baita Grammy, Emmy eta Tony sariak ere.

1994an egin zuen Mufasaren ahotsa The Lion King-en, eta 1977an izan zen lehen aldiz Darth Vader antzeztu zuenekoa, duela gutxi arte egiten jarraitu duen papera. ‘The Empire Strikes Back’ (1980), ‘Return of the Jedi’ (1983), ‘Revenge of the Sith’ (2005), ‘Rogue One’ (2016), ‘The Rise of Skywalker’ (2019), ‘Rebels’ (2014-2018) eta Obi-Wan Kenobi (2022), azken honetan adimen artifizialaren bidez bere ahotsa erreproduzitzeko prozesua zuzendu zuen. Jones-en film aipagarri batzuk honakoak: Stanley Kubricken 1964ko Gerra Hotzaren satira “Dr. Strangelove” (bere film luze baten debuta), 1972ko “The Man” AEBetako lehen presidente beltz gisa, 1982ko “Conan the Barbarian”, 1989ko “Field of Dreams”, Jaffe Joffer erregea ere izan zen 1988ko Eddie Murphy-ren “Coming to America” komedian, CIAko zuzendariorde Jack Ryan-en hiru filmetan, eta 1990eko “The Hunt for Red October” adibidez. Jones lau Tony sarietarako izendatu zuten eta bi irabazi zituen, zortzi Emmy sarietarako izendatu zuten, 1991n bi aldiz irabazita, aktore batek urte berean bi Emmy irabazi zituen lehen aldia izan zen. Telebistan “Roots”, “The Atlanta Child Murders”, “L.A. Law”, “Homicide: Life on the Street”, “Everwood”, “The Simpsons”, “Picket Fences”, “Law & Order”, “Frasier” eta “House” saioetan gonbidatu paperak eginikoa da.

Jones Julienne Marie aktore eta abeslariarekin ezkondu zen lehen aldiz, eta bere bigarren emaztea, Cecilia Hart aktorea, 2016an hil zen. Arteen Domina Nazionala 1992an, Kennedy Center Honor 2002an, Screen Actors Guild Life Achievement Award 2009an eta Akademiaren Ohorezko Saria 2011n irabazia esan bezala, milesker danagatik, ez da zeure ahotsa ahaztuko.

Darth Vader eta Mufasa-ren ahotsa, James Earl Jones aktorea hil da Darth Vader eta Mufasa-ren ahotsa, James Earl Jones aktorea hil da

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude