Zinemaldian gaur ikusi beharrekoa


Goizean

Eguna hasteko, Zabaltegi sailean dagoen Pablo Agüero zine zuzendari gaztearen 77 Doronship proposatzen dizuegu. Agüero Cannesko zinemaldian hainbatetan saritu dute bere film laburrengatik. Senarrak alde egin ondoren, haren aitaren bisita jasoko du haurdun dagoen Annek.

09:30etan, Kursaal 2n.

Arratsaldean

Richard Brooksen lanei eskainitako atzera begirakoa da Zinemaldi honen alderdi positiboenetako bat. Egungo izarrak gustuko ez, eta Humphrey Bogart gustatzen zaizunetakoa bazara, Battle Circus ikusi edo berrikusteko aukera izango duzu Donostian.

16:30etan, Principe 2n.

Woodstocken oinarrituko da Ang Lee film berri honetarako. Taking Woodstock izena du pelikulak, Lust, Caution-en ondoren egin duen lehen lana da.

20:15etan, Victoria Eugenian.

Gauean

Claireece Jonesen bizimodua dakarkigu Lee Daniels zuzendariak Precious filmean. Zinema komertzialetik dator Daniels, eta Precious hau baino lehen Monster Ball ezaguna egin zuen Halle Berryrekin.

23:00etan, Principe 7n.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude