Yanomaniak Claudia Andujarren begietatik

yanomaniak, Claudia Andujar
1992garren urtean sinatu zuen Barislgo Presidenteak Yanomanien lurra eta mugak errespetarazten duen legea. Horretarako, ordea, hogeita hamar urteko borroka latzak egin zituzten Amazoniako gainesplotazioaren lehen galtzaileak ziren indigenek.
Borrroka horren azpian, emakume bat: Claudia Andujar. Suitzarra jaiotzez (1931), bera ere errefuxiatu beharrean aurkitu zen Bigarren Mundu Gerran. 40. hamarkadan New Yorkera jo zuen, geratzen zitzaion aitaren aldetiko osaba bakarraren bila. Aita nazien konzentrazio eremuetan hil zuten.
1955an Sao Paulon jarri zen bizitzen eta harrez gero, Brasil eta Estatu Batuetan egin du bere argazkikazetari lana.
1971garrenean, Amazoniari buruzko lan bat egiten ari zela, bizimodua aldatuko zion herri batekin egin zuen topo oihanaren erdian: yanomanitarrak.
Harrez gero, euren defentsan egin izan du lan hogeita hamar urtez, urre bilatzaileek eta bestelakoek erasotzen zuten herriaren alde.
Orain Robert Doisneau Argazki Etxean dauka erakusketa, (1, rue de la Division du Général Leclerc, 94250 Gentilly), abuztuaren 2a arte.
Hemen daude erakusketa horretako zenbait argazki.

argazkiak, Claudi Andujar, yanomani
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude