[Zinema Euskaraz] Robotia

[Zinema Euskaraz] Robotia –

“Robotia” animazio filma ikusgai dago jada Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan,
Zinema Euskaraz programaren barruan.

‘Robotia’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Robotia’ filma atzo estreinatuko da gure aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen Espainiaren eta Argentinaren arteko koprodukzioa euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek eta Bibik futbola maite dute. Alexek uste du ezin duela jokatu, eta Bibiri ez diote uzten. Hala ere, robot talde zoragarri eta zoro batekin batera, futbol zelai batean elkartuko dira.

[Zinema Euskaraz] RobotiaFilma zinema-areto hauetan proiektatuko da:

  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Zugaza Zinema (Durango)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • SADE Cines Antiguo Berri (Donostia)

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: abuztuaren 14an, ‘Buffalo Kids’, eta abuztuaren 27an, ‘Inseparables’.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun seigarren filma da, ‘Lagunak, erreskatera!’ lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

[Zinema Euskaraz] Robotia

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude