Marraz dezagun hondar gainean

Jim Denevan
Jim Denevan bereak eta bi egiten

Haurtzaroko garaiak gogorarazi dizkit artista honek (beno, batzuok oraindik ere zirriborro bikainak egiten ditugu hondar artean!). Ezin aldera gaitezte ordea gizon honek egiten duenarekin; bere marrazkiek ikaragarrizko dimentsioak hartzen dituzte. Itsasoak beheruntz egiten duenean agerian geratzen den hondar bustiaz baliatzen da eta, itsasoak berea dena berreskuratzen duenean… Jim-en artelana betirako galtzen da. Hemen uzten dizuet bere web orria, aurtengo udan asperturik bazaudete,  ideiak har ditzazuen.

Grafista, errealizadorea, editorea... "Macmaniaco" sutsua, iPhonean daramat mundua!!!