Lore Jokoak, Loraldian

Lore Jokoak, Loraldian

LLore Jokoakore Jokoak Loraldi bihurtu zituzten, Euskal kulturaren topaleku eta erakusleiho izateko asmoz. Aurten, apirilaren 9tik 25ra ospatuko da Bilbon, eta 50 artistak baino gehiagok hartuko du parte. Besteak beste, Anari, Beira eta Enkore taldeetaz gozatzeko aukera egongo da.

Antolatzaileen arabera, euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa izango da festibala: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak….

Lore Jokoetan du jatorria Loraldia festibalak. XIX. mendearen erdialdean Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin eta egun, euskal kultura sustatzeko jaialdi bihurtu da.

‘Bidador’ pastoralak emango dio hasiera 2016 urteko edizioari otsailaren 9an. Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri Elkartea dira ikuskizunaren antolatzaileak, eta 80 lagun inguru ariko dira arizale, kantari, dantzari, musikari eta gainerako parte-hartzaileen artean.

Jarraian Bideoa ikusgai:

Zer duzu buruan “Lore Jokoak, Loraldian”-ri buruz

  • Kaixo!

    Ezeren aurretik, eskerrik asko Itziar Loraldia hizpide hartzeagatik. Ea denon artean udaberri honetan Bilbo euskarazko kulturaren lorez betetzen dugun!

    Informazioari dagokionez, pare bat zuzenketatxo. Aurten Festibala apirilaren 9tik 24ra bitartean izango da, kulturaz blaitzeko 16 egun izango ditugu jarraian. Hala, Festibala irekiko duen Bidador Pastorala apirilaren 9an izango da.

    Laster programazio osoari buruzko xehetasun gehiago!

    Milesker!