Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n

Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n

Bi esaldik ospea eman zioten Xalbadorri, bata Xabier Letek asmatua (Non hago Urepeleko artzaina?”) eta bestea Urepeleko artzainak bat-batean sortua: “txistua jo dituzue bainan maite zaituztet oraindik”. 1967ko bertso-txapelketaren finalean bota zuen, azken buruz-buruzkoan egin zuen, Anoetan bildu ziren hainbat zalek txistuka eta oihuka hartu ostean.

Egun hartan Xalbador biral bihurtu zen arren, txalo zaparrada jaso zuen, Uztapidek txapela etxera eroan zuen, urepeldarra txapelordea izanik. Horien atzetik Lopategi, “Lazkao Txiki”, Gorrotxategi, Arozamena, Garmendia, Mattin, Mugartegi eta Madariaga sailkatu ziren hurrenez hurren.

Final honen harira, TVE1k Bertsolaris- Poetas Populares vascos dokumentala egin zuen. Ea ohartzen zareten nor entxufatzen duen Pío Caro Barojak bere dokumentalean:

 

Xalbadorrek arazo ugari izan zituen Hego Euskal Herriko bertso-saioetan bere berbakeragatik. Aingeru Irigaraik 1967ko finalari buruz Argian idatzitako kronikan dio “zail egiten zaie oraindik ere haren mintzamoldea frontoia bete duten gipuzkoarrei”.

Batua finkatu aurreko garaia zen baina hainbat adituen ustez batua ez da nahikoa izan distantzia linguistikoa murrizteko. Aitzitik, kontrako joera dagoela diote, hau da, Ibon Sarasolak bere Euskara batuaren ajeak (1997, Alberdania) liburuan azaltzen duen moduan; bi euskara batu sortzen ari gara: Ipar Euskal Herrikoa eta Hego Euskal Herrikoa. Koldo Zuazo iritzi berekoa da, bere ustez “gazteagoek eguneroko hitz mordoa hartzen dugu erdaretatik”.

Aritzakun Arizkungo auzo isolatua da, Elizondo eta Bidarrai artean dago, eta 1950ean hustu zen. Batzuk Baztanera eta besteak Bidarraira joan ziren baina urtean behin biltzen dira herrian. 2014an France 3k Le réveil d’Aritzakun, l’étonnant village fantôme du Pays basque egin zuen. Perrine Durandeauren aburuz badago gauza bat Aritzakungo seme-alabak eta ilobak oraindik batzen dituena. Ea asmatzen duzuen zein den.

 

Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n
#Aritzakun, #kuxkuxeatzen, bertsolaritza, euskara, Xalbador
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Interneten kuxkuxeatuz (II): 1967ko bertso-finala TVE1n eta Aritzakun France 3n”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude