Estreinaldiak: Ekainak 7

Estreinaldiak: Ekainak 7 –

Estreinaldiak: Ekainak 7

Estreinaldiak: Ekainak 7

.

Robotia (Diego Cagide, Diego Lucero)

Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz

Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio-akatsa duela dirudi, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, gurasoek eta irakasleek kontrolatutako ingurune kontserbadore eta exijente batean hazten da.

Biek ala biek maite dute futbola. Alexek uste du ezin duela jokatu, eta Bibiri ez diote uzten. Hala ere, robot talde zoragarri batekin batera, futbol kantxa batean elkartuko dira.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da filma Euskal Herriko areto nagusietan.

.

Bad Boys: Ride or Die (Adil El Arbi, Bilall Fallah)

Ekintza | Thrillerra | Komedia

Munduko polizia ospetsuenak akzio nahasketa ikoniko baten eskutik itzuliko dira pantaila handira; oraingoan, ordea, ustekabeko bira batekin: Kapitain ohia ustelkeria kasu batek zipristindu duela jakingo dutenean, talde osoaren izen ona garbitzeko lan egin beharko dute.

Bad Boys (1995) saga ezagunaren laugarren atala.

.

The Watchers (Ishana Shyamalan)

Thrillerra | Beldurra

Mina 28 urteko artista Irlandako mendebaldeko baso batean harrapatuta geldituko da. Aterpea bilatuko du hiru arrotzekin batera, imaginatu gabe, noski, gauero norbaitek zelatatzen dituela…

Non daude? Nor dira? Zer dira? Ezin dituzu ikusi, baina dena ikusten dute.

.

Hit Man (Richard Linklater)

Thrillerra | Ekintza | Komedia

Gary Johnson New Orleanseko hiltzaile profesional bilatuena da. Bere bezeroentzat, sikario ideala da. Baina ezkontide desleial bat edo tratu txarrak ematen dituen nagusi bat desagerrarazteko eskatu badituzu, hobe duzu kontuz ibiltzea: poliziarentzat lan egiten baitu.

Tratu txarrak ematen dizkion senargaiarengandik ihes egiten saiatzen ari den emakume etsi bati laguntzeko protokoloa hausten duenean, bere pertsonaia faltsuetako bat bilakatuko da: emakumearekin maitemindu eta kriminal bihurtzearekin amesten hasiko baita.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

.

Freud’s Last Session (Matt Brown)

Drama | 30 hamarkada | II. Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerraren atarian eta bere bizitzaren amaiera aldera girotua, C.S. Lewis idazle ikonikoa Jainkoaren existentziari buruzko eztabaida batera gonbidatzen du Freudek.

Freudek bere alaba lesbiana Annarekin duen harremana eta Lewisek bere lagunik onenaren amarekin duen maitasun ez oso konbentzionala arakatuz, iraganari, orainaldiari eta fantasiari buruzko film entretenigarria.

.

Ex-Husbands (Noah Pritzker)

Drama | Familia

Peterren gurasoak  65 urte elkarrekin eman ondoren dibortziatu ziren; era berean, 35 urte igaro eta gero, Peterren emazteak utzi egin du, eta haien semeek –Nickek eta Mickeyk– euren bizitza egiten dute.

Errealitateari ihes egin nahian-edo, Peter Tulumera joango da. Nicken ezkondu aurreko agurra ospatzen ari dira bertan –Mickeyk antolatuta–, eta bertara baimenik gabe sartzen denean, konturatuko da ez dela krisian dagoen bakarra.

2023 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Paradise is Burning (Mika Gustafson)

Drama | Nerabezaroa

7 eta 15 urte bitarteko hiru ahizpa bakarrik bizi dira, ama denbora luzez desagertu ondoren. Gizarte-zerbitzuek familia-bilera eskatzen dutenean, ahizpa zaharrenak, Laurak, amaren ordezkatu dezakeen norbait bilatzea pentsatuko du.

2024 | Suediar Zinemagintzaren Guldbagge sariak: Film Onenaren saria; Ekoizpen-diseinu onenaren saria

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Zuzendari Onenaren saria (Orizzonti saila)

2023  | BFI – London Film Festival: Opera Prima Onenaren saria

.

Food for Profit (Pablo D’Ambrosi, Giulia Innocenzi)

Dokumentala

Giulia Innocenzik eta Pablo D ‘Ambrosik gidaturiko bidaia ziraragarria, Europa osoan zeharreko nekazariei, enpresei eta politikariei aurre egiteko.

Bikotearen ikertzaile-taldea Europako hainbat herrialdetako (Espainia barne) etxaldeetan infiltratuko da, Europako esnekien eta haragiaren ustezko bikaintasunaren atzean ezkutatzen den egia argitara atera asmoz.

.

Lassie. Una nueva aventura (Hanno Olderdissen)

Ekintza | Drama

Lassie txakurra erreskate misio batean murgilduta dago, Flo lagun onenarekin zein Henri, Kleo eta Pippa Jack Russell terrier txikiarekin.

Oraingoan, Lassieren detektibe-trebetasunak berebizikoak izango dira pedigri-txakur batzuen desagertze misteriotsuen muinera iristeko.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Ekainak 7

Estreinaldiak: Ekainak 7

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude