Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak –

Pedro Almodóvar, Javier Bardem eta Cate Blanchett Donostia Sariez gain, Donostia Zinemaldiaren 72. ediziora etorriko direla berretsi dute Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Johnny Depp, Andrew Garfield, Isabelle Huppert, Noémie Merlant, Ángela Molina, Franco Nero, Lupita Nyong’o, Charlotte Rampling, Will Sharpe eta Tilda Swintonek

Jacques Audiard, Sean Baker, Edward Berger, Leos Carax, Gia Coppola, Costa-Gavras, Audrey Diwan, Arnaud Desplechin, Mati Diop, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Dea Kulumbegashvili, Mike Leigh, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Jane Schoenbrun eta Paolo Sorrentino zinemagileek ikus-entzuleen eta prentsaren aurrean aurkeztuko dituzte euren filmak

Itzal handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta ekoizleen zerrenda luze batek jada berretsi du Donostian izango direla Zinemaldiaren 72. edizioa dela-eta. Pedro Almodóvar, Cate Blanchett eta Javier Bardem Donostia Sariez gain (Bardemi iaz eman zitzaion saria, baina aurten jasoko du), euren filmak aurkeztera etorriko dira Donostiara Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Úrsula Corberó, Johnny Depp, Ester Expósito, Andrew Garfield, Karla Sofía Gascón, Isabelle Huppert, Noémie Merlant, Ángela Molina, Franco Nero, Lupita Nyong’o, Nahuel Pérez Biscayart, Charlotte Rampling, Will Sharpe eta Tilda Swinton.

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Halaber, gaur egungo zinematografiako hainbat zinemagile garrantzitsuk euren azken proposamenak aurkeztuko dituzte: Jacques Audiard, Sean Baker, Edward Berger, Leos Carax, Costa-Gavras, Gia Coppola, Audrey Diwan, Arnaud Desplechin, Mati Diop, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Dea Kulumbegashvili, Mike Leigh, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Jane Schoenbrun, Paolo Sorrentino, etab.

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Pertsona ospetsu horietako asko Sail Ofizialarekin lotuta egongo dira. Esaterako, Audrey Diwan zuzendaria eta Noémie Merlant, Will Sharpe, Jamie Campbell Bower eta Chacha Huang antzezleak Emmanuelle inaugurazio-filmean egongo dira. Zinemaldiari amaiera emateko, John Crowley zuzendaria Andrew Garfield aktorearekin bertaratuko da We Live in Time aurkeztera. Donostiara etorriko dira, halaber, The Last Showgirl filmaren zuzendari Gia Coppola eta protagonista Pamela Anderson, baita The End filmaren zuzendari Joshua Oppenheimer eta Moses Ingram, Michael Shannon eta George MacKay aktoreak ere. Le dernier souffle / Last Breath filmari dagokionez, Costa-Gavras zuzendaria eta Charlotte Rampling, Ángela Molina eta Marilyne Canto antzezleak izango dira Zinemaldian, baita izen bereko liburuaren egileak (Claude Grange idazlea eta Régis Debray filosofoa) ere. Mike Leigh zuzendaria Marianne Jean-Baptiste Hard Truths filmeko protagonistarekin izango da, eta François Ozonekin batera izango dira Donostian Hélen Vincent, Josiane Balasko eta Pierre Lottin aktoreak (Quand vient l’automne / When Fall is Coming). Gainera, Edward Berger Conclave filmaren zuzendaria eta Hebi no michi / Serpent’s Path filmeko protagonista Damien Bonnard. Azkenik, Johnny Deppek zuzendutako bigarren film luzea aurkeztuko digu, Modi, Three Days on the Wing of Madness, lehiaz kanpo, Riccardo Scamarcio, Antonia Desplat, Bruno Goeury, Luisa Raineri eta Ryan McParland aktoreez lagunduta.

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Perlak saileko filmak erakustera etorriko dira Jacques Audiard zinemagilea eta Karla Sofía Gascón aktorea (Emilia Pérez); Coralie Fargeat zuzendaria (The Substance); Emmanuel Courcol zuzendaria eta eta Pierre Lottin antzezlea (En Fanfare / The Marching Band); Paolo Sorrentino errealizadorea (Parthenope); Monica Bellucci aktore eta ekoizlea eta Yannis Dimolitsas zuzendaria (Maria Callas: Letters and Memoirs); Walter Salles zuzendaria (Ainda Estou Aquí / I’m Still Here); Sean Baker zinemagilea (Anora); Payal Kapadia zuzendaria eta Kani Kusruti, Divya Prabha eta Chhaya Kadam aktoreak (All We Imagine As Light); Isabelle Huppert aktorea, Yeohaengjaui pilyo / A Traveler’s Needs filmeko protagonista; Mohammad Rasoulof zuzendaria eta Misagh Zare, Soheila Golestani, Mahsa Rostam, Setareh Maleki eta Niousha Akhsni aktoreak (Daney anjir maabed / The Seed of the Sacred Fig); Adam Elliot zuzendaria (Memoir of a Snail / Memorias de un caracol); Bird filmeko protagonista, Nykiya Adams hasiberria, eta Chris Sanders zuzendaria, Lupita Nyong’o, Macarena García eta Álvaro Morte aktoreekin batera (The Wild Robot).

Zabaltegi-Tabakalera sailak nola zinemagile ospetsuak hala talentu berriak bilduko ditu: Berlinaleko Urrezko Hartzaren irabazle Mati Diop (Dahomey, Zabaltegi-Tabakalerako inaugurazio-filma); Beginningekin Urrezko Maskorra beretu zuen Dea Kulumbegashvili, Aprili / April aurkeztuko duena; Hiroshi Okuyama, Kutxabank-New Directors saria irabazi zuena Boku wa Iesu-sama ga kirai / Jesus bere lehen lanarekin eta Boku no ohisama / My Sunshine (Un Certain Regard) aurkeztuko diguna. Arnaud Desplechinek omenaldia egingo dio zinemari Spectateurs! / Filmlovers! obrarekin, Cannesetik igaro ondoren; Leos Caraxek eta Tatiana Bouchain ekoizleak C’est pas moi / It’s Not Me aurkeztuko dute, eta Jane Schoenbrun (We’re All Going to the World’s Fair filmaren zuzendaria) bere bigarren film luze I Saw the TV Glow erakustera gerturatuko da Donostiara, Sundancen eta Berlinen parte hartu ondoren.

Franco Nero aktore italiar mitikoak lagunduko du Italia biolentoa. Italiako polizia-zinema atzerabegirakoa eta, bereziki, Il giorno della civetta / The Day of the Owl (Damiano Damiani, 1968) filma, non bera protagonista den.

Horizontes Latinos

Ohikoa denez, Latinoamerikako zinemaren ordezkari ugari izango dira Donostian, Sail Ofizialeko filmak izanik gehienak: Maite Alberdi, Elisa Zulueta eta Francisca Lewin aktoreekin, Paloma Salas eta Inés Bortagaray gidoigileekin eta Juan de Dios Larrain ekoizlearekin (El lugar de la otra), baita Diego Lerman ere Leonardo Sbaraglia, Sergio Prina eta Renata Lerman aktoreekin (El hombre que amaba los platos voladores). Zabaltegi-Tabakaleran Tanya Valette eta Andrea Queralt aktoreek eta Nahuel Palenque soinu-zuzendariak Pepe filma aurkeztuko dute, eta Maximiliano Schonfeldek horixe bera egingo du Sombra grande / Big Shadow filmarekin. Horizontes Latinos sailak hauek guztiak bilduko ditu: Luis Ortega zinemagilea eta Nahuel Pérez Biscayart, Úrsula Corberó eta Daniel Giménez Cacho aktoreak (El jockey / Kill the Jockey); Lola Arias zuzendaria (Reas); Celina Murga eta Joaquín Furriel eta Marina de Tavira aktoreak (El aroma del pasto recién cortado / The Freshly Cut Grass); Juliana Rojas zinemagilea eta Fernanda Vianna eta Mirella Façanha aktoreak (Cidade; Campo); Ana Endara zuzendaria eta Paulina García eta Jenny Navarrete aktoreak (Querido Trópico / Beloved Tropic); Pelo malorekin Urrezko Maskorra irabazi zuen Mariana Rondón zuzendaria eta Daniela Ramírez, Francisco Denis eta Samantha Castillo antzezleak (Zafari); José Luis Torres Leiva eta María Alché (Cuando las nubes esconden las sombras), eta Salvador del Solar zuzendaria, Álvaro Cervantes eta Emanuel Soriano aktoreekin (Ramón y Ramón).

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Zinema espainiarra

Inaugurazio-galan Donostia Saria jasoko duen Javier Bardemez gainera, Pedro Almodóvarren eta haren La habitación de al lado / The Room Next Door filmaren inguruan Tilda Swinton, Raúl Arévalo, Juan Diego Botto, Victoria Luengo, Melina Matthews, Alberto Iglesias konpositorea eta Agustín Almodóvar eta Esther García ekoizleak bertaratuko dira Donostia Zinemaldira.

Sail Ofizialeko filmek zinema espainiarreko ordezkari ugari bilduko dituzte: Urrezko Maskorra beretzeko lehian hauek etorriko dira Donostiara: Pilar Palomero zuzendaria eta Patricia López Arnaiz, Antonio de la Torre, Marina Guerola eta Julián López aktoreak (Los destellos / Glimmers); Soy Nevenka / I am Nevenka pelikularen ekipoa, Iciar Bollain zuzendariarekin, Isa Campo gidoilariekin, Mireia Oriol, Urko Olazabal eta Ricardo Gómez aktoreekin eta Nevenka Fernández berarekin (filma bere istorio errealean oinarritzen da); Pedro Martín-Calero zuzendaria eta Ester Expósito, Malena Villa eta Mathilde Ollivier antzezleak (El llanto / The Wailing); eta Albert Serra zinemagilea (Tardes de soledad).

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Querer telesailari dagokionez (hautaketaren parte, lehiaz kanpo) Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria Nagore Aranburu, Pedro Casablanc, Miguel Bernardeau, Iván Pellicer eta Loreto Mauleón aktoreekin eta Eduard Solá eta Julia de Paz gidoilariekin bertaratuko da. Emanaldi bereziei gagozkiela, Javier Giner, Yo, adicto / I, Addict telesailaren sortzaile eta zuzendaria, Elena Trapé zinemagilearekin eta Oriol Pla, Omar Ayuso eta Marina Salas aktoreekin izango da Zinemaldian, eta La virgen roja / The Red Virgin filmaren aldetik, Paula Ortiz zuzendariarekin batera bertaratuko dira Najwa Nimri, Alba Planas, Patrick Criado, Aixa Villagrán eta Pepe Viyuela antzezleak.

New Directors sailak hauek bilduko ditu, besteak beste: Antón Álvarezek (C. Tangana) zuzendutako bere lehen filma aurkeztuko digu, La guitarra flamenca de Yerai Cortés musikari protagonistarekin batera, eta La llegada del hijo / Surfacing ekoizpen espainiar-argentinarrak Cecilia Atán eta Valeria Pivato zuzendariak eta Greta Fernández aktorea izango ditu lagun.

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Celeste telesailak Belodromoan izango duen estreinaldiak haren sortzaile Diego San José, haren zuzendari Elena Trapé, eta Carmen Machi, Manolo Solo eta Andrea Bayardo aktoreen presentzia izango du. Belodromoan bilduko dira, halaber, Perlak sailaren amaierako film Marcoren zuzendari Jon Garaño eta Aitor Arregi, Eduard Fernández eta Nathalie Poza protagonistez gain.

Culinary Zinema sailean, Mugaritz. Sin pan ni postre-n –sailari hasiera emango dion filmaren– zuzendari Paco Plazaz gain, El hoyo 2 / The Platform 2 filmaren estreinaldian Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria eta Milena Smit eta Hovik Keuchkerian protagonistak izango dira.

Bestalde, Made in Spain sailak ordezkari ugari ekarriko ditu Donostiara, esate baterako, Mucha mierda / Break a Leg filmeko aktore Marisa Paredes eta Petra Martínez eta zuzendari José Carlos Plaza; Verónica Echegui, Alberto Ammann, Tamar Novas eta Alba Galocha (Justicia artificial); Itsaso Arana eta Vito Sanz (Volveréis); David Trueba eta Macarena Sanz (El hombre bueno), María Rodríguez Soto eta Enric Auquer (Mamífera), Casa en flames / A House on Fire (Casa en llamas) ere ordezkatuz, Macarena García, Clara Segura eta Emma Vilarasaurekin batera; Óscar de la Fuente (La casa); Isaki Lacuesta (Segundo premio / Saturn Return); Celia Rico eta María Vázquez, Los pequeños amores lanaren zuzendari eta protagonista, hurrenez hurren, eta Andrea Jaurrieta, Patricia López Arnaiz, Iñigo Aranburu eta Ramon Agirre (Nina), beste hainbat zinemagile eta antzezlez gainera. Azkenik, RTVE Galek ere artista ugari ekarriko dituzte, hala nola hauek: Rodrigo Cortés, Mario Casas eta Anna Castillo (Escape); Juana Macías, Julieta Tobio, María Cabello Steelman eta Salua Hadra (Las chicas de la estación / The Girls at the Station), eta Alexis Morante eta Natalia de Molina, Salva Reina eta Óscar Lasarte (¿Es el enemigo? La película de Gila / May I Speak with the Enemy?).

Azkenik, Zinemirako aniztasunak honako hauen presentzia ahalbidetuko du Zinemaldian: Iñaki eta Nico Williams futbolariak, Los Williams / The Williams inaugurazio-pelikulako protagonistak, Carmen Chaplin zuzendari eta aktorea, haren ahizpa eta filmeko protagonista Dolores Chaplin eta bien aita Michael J. Chaplin, Luces de ciudad filmaren egilearen semea, Stochelo, Mozes eta Isaac musikariekin batera, Chaplin | Espíritu gitano / Chaplin | Spirit of The Tramp –sailari amaiera emango dion filma– aurkezteko, Go!azen telesailaren hamaikagarren denboraldiaren aktore-zerrenda osoaz gainera.

Petra Costaren ‘Apocalypse in the Tropics’ filmak osatuko du Perlak saila

Petra Costa zinemagileak (Belo Horizonte, 1983) Donostia Hiria Publikoaren Saria jasoko eta Apocalypse in the Tropics aurkeztuko du Perlak sailean. Brasildarraren lan berria, Veneziako Mostran lehiaz kanpo estreinatua, mugimendu ebanjelikoak arakatzen dituen ez-fikzioa da; zehazkiago, fenomeno horrek Jair Bolsonarori Brasilgo presidentetzarako bidea nola erraztu zion kontatzen digu. Costaren filmografian Elena (2012), Olmo and the Seagull (2015) eta The Edge of Democracy (2019, dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua) nabarmentzen dira, besteak beste.

72. edizioaren programazioa eta sarreren salmenta

Programazioa Zinemaldiaren webgunean eta komunikabide lokaletan argitaratuko da astelehenean, hilaren 9an. Hilaren 11tik aurrera, Filmez Film gidaliburuak Zinemaldiaren bulegoan salduko dira (Tabakalerako bigarren solairuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara, 2,50 euroren truke). Larunbatetik aurrera (hilaren 14a), eskuragarri egongo da Zinemaldiak Kursaalen gaitzen duen informazio gunean (zabalik 16tik 21era 09:00etatik 20:00etara eta 22tik 30era 08:30etatik 22:00etara).

Sarreren salmenta orokorra igandean –hilaren 15ean– goizeko 09:00etan hasiko da. Egun horretan Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (ostirala 20, larunbata 21 eta igandea 22); astelehenean, hilaren 16an, bestalde astelehenerako (hilaren 23a), astearterako (hilkaren 24a) eta asteazkenerako (hilaren 25a) sarrerak erosi ahalko dira, aurreko jardunaldietarako eskuragarri geratzen diren sarrerez gain; eta, azkenik, hilaren 17an (asteartean) jarriko dira salgai, ostegunerako, ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 26a, 27a eta 28a) sarrerak, baita gainerako saioetarakoak ere.

Elena Irureta Zinemira Saria

Cate Blanchettek Donostia sarietako bat jasoko du Zinemaldiaren 72. edizioan

Pedro Almodovarrek Donostia Sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan

Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio-gala

Pedro Almodóvar, Javier Bardem eta Cate Blanchett Donostia Sariez gain, Donostia Zinemaldiaren 72. ediziora etorriko direla berretsi dute Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Johnny Depp, Andrew Garfield, Isabelle Huppert, Noémie Merlant, Ángela Molina, Franco Nero, Lupita Nyong’o, Charlotte Rampling, Will Sharpe eta Tilda Swintonek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude