Bossa nova eta Fernando Trueba, Jazzinema zikloaren 7. edizioan

Bossa nova eta Fernando Trueba, Jazzinema zikloaren 7. edizioan –

Bossa nova eta Fernando Trueba, Euskadiko Filmategiaren Jazzinema zikloaren zazpigarren edizioko protagonistak.

Euskadiko Filmategiak uztailean eta abuztuan emango ditu Elis & Tom. Só tinha de ser com você (Roberto de Oliveira, Jom Tob Azulay, 2023), Orfeu negro -Orfeo beltza- (Marcel Camus, 1959), Miúcha. A voz da bossa nova (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) eta Dispararon al pianista (Fernando Trueba, Javier Mariscal, 2023). Azken hori Fernando Truebak aurkeztuko du Donostian.

Bossa nova eta Fernando Trueba, Jazzinema zikloaren 7. edizioanBossa nova eta Fernando Trueba, Jazzinema zikloaren 7. edizioanJazzinema zikloaren zazpigarren edizioak lau film proposatzen ditu aurtengo udan bossa novan barneratzeko. Uztailean eta abuztuan, Euskadiko Filmategiak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohizunen emango ditu Elis & Tom. Só tinha de ser com você (Roberto de Oliveira, Jom Tob Azulay, 2023), Orfeu negro Orfeo beltza- (Marcel Camus, 1959), Miúcha. A voz da bossa nova (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) eta Dispararon al pianista (Fernando Trueba, Javier Mariscal, 2023).

Aurtengo zikloa osatzeko aukeratu dira, batetik, bi dokumental —emakumeak dituzte protagonista ia erabat—, bestetik, bossa nova zineman sartu zuen filma eta, azkenik, animaziozko dokumental bat, Fernando Truebak eta Javier Mariscalek zuzendua. Elis & Tom. Só tinha de ser com você (Roberto de Oliveira, Jom Tob Azulay, 2023) dokumentalak genero horretako funtsezko bi ahots ditu hizpide nagusi: Elis Regina eta Tom Jobim. Bossa nova generoko diskorik garrantzitsuenetako baten grabaketa da zintaren ardatza: Elis & Tom (1974) albuma grabatu zutenekoa, alegia. Miúcha. A voz da bossa nova (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) da bigarren dokumentala, eta Heloísa María Buarque de Hollanda Miúcharen bizitza kontatzen du, zeina Brasilgo musikako ahotsik garrantzitsuenetako bat izan baitzen. Harekin batera ageri dira filmean, orobat, mugimendu horretako beste zenbait musikari, hala nola João Gilberto (senarra), Chico Buarque de Hollanda (neba), Vinícius de Moraes edo Tom Jobim.

Orfeu negro –Orfeo beltza- (Marcel Camus, 1959) izan zen soinu-bandan bossa nova doinuak nahita bildu zituen lehenbiziko proiektua; filmaren gidoia Vinícius de Moraesek idatzia da, eta Camusek Rio de Janeiroko inauterietan girotzen du Orfeo eta Euridizeren mito greziarra. Zikloa amaitzeko, Dispararon al pianista (Fernando Trueba, Javier Mariscal, 2023) emango da, Tenório Júnior pianista brasildarrari buruzko animaziozko dokudrama bat. Júnior, 1976an bahitu ondoren, Buenos Airesko Armadaren Goi Ikastegi Mekanikoan (ESMA) egon zen giltzapetuta. Azkenean, hil egin zuen Jorge Rafael Videla diktadore argentinarraren poliziak. Vinícius de Moraes, João Gilberto, Caetano Veloso eta Gilberto Gilen abestiek osatzen dute, besteak beste, lan horren soinu-banda.

Elis & Tom. Só tinha de ser com você Jazzaldiaren zuzendari Miguel Martínek aurkeztuko du Donostian, eta Arabako hiriburuan, berriz, Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari Alberto Ibarrondok. Dispararon al pianista lanaren emanaldian, bestalde, zuzendarietako bat izango da Donostian, Fernando Trueba, hain zuzen.

Informazio guztia eskura dago www.filmoteka.eus atarian, eta sarrerak emanaldiaren aretoetako webguneetan eskura daitezke.

Euskadiko Filmategiak urrian helduko dio berriro bere programazioari, Euskal Emakume Zinemagileen laugarren edizioarekin.

Bossa nova eta Fernando Trueba, Jazzinema zikloaren 7. edizioan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude