44. Durangoko Azoka: kartel aurkezpena

Aurten, hirugarren urtez, kartela lehiaketa sistemaren bitartez aukeratu da. Guztira 55 proposamen jaso dira, iaz baino 20 gehiago. Aukeraketa prozesua burutzeko, diseinua, komunikazioa eta arte plastikoetako profesionalez osatutako epaimahaia sortu da, eta lehiaketaren irabazleak 1.300 euroko saria jasoko du.

Azokak

Aurreko urteko kartelaren aurkezpena
Aurreko urteko kartelaren aurkezpena

, abenduaren 5etik 8ra burutuko denak, aurten 44. edizioa beteko du.

Antolatzailea: Gerediaga elkartea

Gerediaga Elkartea 1965ean sortu zen. Durangaldearen etorkizunaz kezkatuta, gizon-emakume talde bat elkartu zen kontzientzia komun hau berreskuratu eta indartzeko. Honela, Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zen. Azken 40 urteotan, 1965. urtetik hona, Gerediaga Elkarteak eta bere kideek presentzia nabarmena izan dute Durangaldeko esparru kultural eta sozialean.

Elkarteko kideen lanari esker, Gerediagak jarduera oso ezberdinak jorratu izan ditu, esaterako: eskualdeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratzen, folklorea errekuperatzen, Durangaldeko iragana ikertzen, Durangaldeari buruzko ikerketak laguntzen eta sustatzen, Durangaldearekin lotura estua duten instituzio eta erakundeen gobernu-organoei laguntzen eta, inoiz, berauetan parte hartzen, eta eskualdeko jendeari gure inguruneari buruzko informazio ahalik eta zabalena ematen.

Eskualdeko eta probintzia mailako mugak gaindituz, Gerediaga Elkarteak arrakasta handia lortu du euskal kulturaren munduan. Jarduera bat gailendu da guztien gainetik: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Elkartearen erreferente nagusia bilakatu dena. Ekimen hau Euskal Herriko kultur ekintzarik garrantzitsuetarikoa bihurtu da urteen joanean.

Honez gain, Gerediaga Elkarteak jarraitu egin du hamarkadetan zehar ohikoak bihurtu diren bere ekintza-egutegiko ekitaldiak antolatzen, esaterako: Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna eta Ardi Txakurren Euskal Herriko Txapelketa.

azoka, diskoa, Durango, euskal, euskara, Kultura, liburua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude