Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

.

.

Martxoaren 31an, Iñigo Urkulluk Durangoko bonbardaketaren harira egin zuen txio bati erantzuna eman zion Aintzane Muguruzak, eta Lehendakariari twitter kontuan euskara ez erabiltzea leporatu (goian txioa).

Atentzioa eman zigun Muguruzaren salaketak, eta asteburuan kuxkuxean ibili gara Urkullu Lehendakariaren twitter kontuan. Azpira ekarri ditugu argitaratu dituen azken txioak, eta oso atzera jo behar izan dugu euskaraz bat aurkitzeko:

.

.

Hogeita bost mezu atzera egin eta martxoaren 22an aurkitu dugu euskarazko txioa, azken 25etik bakarra! Eta denboran atzerago eginda, martxoaren 19tik 22ra gazteleraz beste hamabi errenkadan; euskaraz hiru jarraian gero.

Hortik atzera, gaztelerak nagusi izaten jarraitzen duen arren, askoz orekatuagoa da bi hizkuntzen arteko txio kopurua, euskarazkoena eta gaztelerazkoena; aurretik ere inoiz Lehendakariaren twitter kontua begiratu izan dugunean iruditu izan zaigun bezala.

Azken aldian, Lehendakariak, txio baino gehiago egiten du pio; baita Aberri Egunean ere!

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

euskara, hizkuntz berdintasuna, komunikazioa, lehendakaria, Twitter, txioak, urkullu

5 pentsamendu “Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra”-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-04-04 22:51

    Lotsagarria, Urkullu! lotsagarria! Eta aurpegira esateko aukerarik ez dudalako, bestela lasai egon, nonbait topatuz gero aurpegira esango nizuke lotsagarria zarela! eta ez nizuke txintik esaten utziko, ziur egon! Bestela zaplazteko bat, totsagabe horri! Hemen mundu guztia Internet euskaldundu nahian, softwarea itzultzen, bata eta bestea… eta zu horrela. Espero dut irakurriko duzula idazten ari naizena! lotsagabe hori!

  • euskaldun bat 2016-04-04 23:22

    Non duzu txantxangorria?

  • Edozein alderdi politiko, mugimendu edo erlijio ezagutu nahi baduzu zoaz agintzen duen eremura.Islama benetan zer den ezagutu nahi baduzu begiratu Saudi arabia, Pakistan edo Iran. PNV benetan ezagutu nahi baduzu begiratu Bizkaiara (beti agindu duen lekura), nola dago han euskera, zer egin dute euskeragatik?
    Hala ere ez nuen iruzkin hau behar Urkulluren euskerarekiko jarrera ezagutzeko, hitzegiten entzutearekin pertsona bat nahikoa da bere hizkuntza arrunta euskera den ikusteko, Urkullurena ez da.
    Euskera errespetatzeko asmorik ez dute, Gipuzkoako herri batzuetan ere zerrendaburu euskera dakien jendea daukate.
    Euskaldunekiko adeitasunagatik euskeraz idaztea? jaja bost axola diegu alderdiei, eta gero eta gutxiago izan euskaldunak proportzionalki gure herrian gutxiago axolako diegu.
    Ongietorria inmigrazio masibo ez euskalduna.

  • “Euskera errespetatzeko asmorik ez dute, Gipuzkoako herri batzuetan ere zerrendaburu euskera EZ dakien jendea daukate.”
    Idatzi nahi nuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude