Euskararen normalizazioa dela eta…

Euskararen normalizazioa dela eta –

Euskararen normalizazioa dela eta

Korrikaren oihartzunak gaur balitz bezala entzuten ditugula, orain Lesakako Sanferminak dira hurbiltzen ari zaizkigunak. Laster dena poza eta algara bertatik bertara, zorionak.

Ongi mereziak herriko jaiak, baina badira kopeta iluntzeko arrazoiak, eta gure hizkuntzaren aurka  doazenak zoritxarrez.

Hauteskundez lepo gabiltzala esan dezakegu eta hortik dator nire kezka.

Aspaldian “normalizazio” hitza, alor eta helburu ezberdinekin gure burmuinean sartu nahian dabiltza. Itxuraz denetako baliagarria den hitza da, baina bazterrak nahasteko erabiltzen ari dira.

“Normalizazio” hitzak bi esanaldi biltzen ditu:

a).- Hizkuntzaren “norma” finkatzen, arau gramatikalak, lexikoak, ortografikoak…

b).- Hizkuntza egoera “normalean” egotea, hau da, gizarte funtzio guztiak betetzea, alegia. Ingelesa, frantsesa edo gaztelaniak, bere jatorrizko lurraldean egiten duten bezala.

Bakoitzak bereari helduko dio baina, hainbat usteko jakintsuek diotenari aurre eginez, egia ezin da nola nahi gorde. Gorde ezinden bezala, Homerok ez zuela idatzi latinez, grekoa zelako, eta Virgiliok ez zuela idatzi grekoaz, latinoa zelako.

Quebedok berak ere, ez zuen euskaraz idatzi, espainiarra zelako, Txillardegi berak euskaraz idazten zuen bezala, euskalduna zelako.

“Normalizazio” hitz honen erabilera maltzur horrekin, espainiarrak agertu nahi ez dutena da, hizkuntzen finkapen eta hedapenak, konkistarekin batera, ekintza politikoaren barnean doazela.

Hau da, beraiek inposatu nahi dutena onartzen den neurrian, dator “bere normalizazioa”.

Nazkatuta nago, hainbat politikari entzuten, behin eta berriro euskararen alde, baino gaztelaniaz.

Lotsa tanta bat ere, ez luke kalterik egingo.

Euskararen normalizazioa dela eta

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude