ZuZeuren izenean jaso duzun postari ez egin kasurik, mesedez

d'ohZuZeuko erabiltzaileei okerreko e-posta bat bidali berri dizuegu. Ez daukazue zertan ireki beharrik, barkatu beraz eragozpenak.

Laster iritsiko zaizue euskaraz idatzita e-posta zuzena. Hor emango dizuegu ZuZeuren proposamenaren berri: asteko gora beherak bilduko dituen Newslettera. Eskerrik asko lagunok.

Hala ere ez kezkatu, ez baita batere toxikoa, soilik hankasartze txoro bat, badakizue “dabilenari gertatzen zaio”. Ba hori.

Erantzun badiozue ongi, eta bestela ere bai. Kontua da egun batzuek barru, litekeena del beste bat jasotzea, euskaraz eta zeuri zuzendua. Izan ere buletin bat egin nahian gabiltza, astean zehar zuzeu.comen  izandako garrantzizkoena bilduko duena. Ez dakigu ailagatuko garen, baina balitz eta balego, jakingo duzu. Zaude segu.

Bitartean atera zaitez paseatzera ordenadorea bakean utzita, oraindik ateri dago eta.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “ZuZeuren izenean jaso duzun postari ez egin kasurik, mesedez”-ri buruz