Sarriren poema, osorik

Poesia hilda dago baina ez dut nik hil. / Ene hatz mamien markak aurkituko dituzue igual / gorpuaren gainean, / ni badaezpadan inguratu naiz, hilotza / oraindik hil gabe zegoelakoan. / Eskuak gainean harrapatu nauzue baina / berbizitzen entseiatu nintzelako. / Ni heldu naizenerako ez zuen iada konorterik / azken hatsetan zegoen.

Batzuetan ene oinetara etortzen zen jolastera./Nik ez nuen poeta izan nahi./ Nork esan dizue ikusi ninduela? Ni hemendik/ paseatzen nenbilen./ Ez dakit nork hil duen, hurreratu naizenean/ jendez inguratuta zegoen, hila./ Poeta omen direnetako poeta batek itoko zuen akaso.

Ez nazazue preso hartu, ni ez naiz izan,/ eta ez zaizkit gartzelak gustatzen./ Zelan ehortziko duzue, gainera, poesia ez da/ gereziondo ataut horretan kabitzen,/ ekar itzazue egunkari batzu gutienez/ tapatzeko…

Lelo lirelo bai lelo, lelo zarai leroba…

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Sarriren poema, osorik”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude