Podemos Euskadi eta harri azpietako animaliak
Podemos Euskadi eta harri azpietako animaliak
Hobe omen da ixilik tentel itxura izatea, hitz egin eta konfirmatzea baino. Arau liburu orotan agertzen da azpimarratuta esaldia. Aurpegi publikoa izateaz gain, garuna ere baduten politikari, artista, futbolari eta abarrek ondotxo dakite hori. Politikan batez ere, hitzen neurriak marrazten baitu irabazleen eta galtzaileen, arrakastaren eta porrotaren arteko marra gorria. Pili Zabalak praktikatuz ikasi du lezioa beste askok bezala: bere hautagaitza aurkeztu eta gutxira eskaini elkarrizketa orotan konfirmatu baitu hanka sartzeko duen abilezia. Ekaitzaren erdira bidaiatzeak arrisku asko ditu eta itsasoan barneratzen den orok, jakin behar luke nora doan. Pilik ba ote daki?
Podemoseko estrategiak lantzen diren mahaietatik kanpo ez da publiko egin EAEko parlamentura eramango duten egitasmorik, ez eta euren proiektu gakorik. Behin jakiten hasita, ez dakigu beren iparrorratzaren gezi gorriak noruntz begiratzen duen ere. Eta horren justifikazioa ezin du izan inongo arau liburutako esaldik. Jendeari konfiantza eta bertatik eratorritako boza eskatzen dion alderdiak, ahalik eta garbien azaldu behar baitu bere proiektua. Aurkakoa iruzurra litzateke.
Iglesiasen apopiloek komenentzian eta kalkulu hotzean oinarritutako anaitasunak bilatu dituzte estatu osoan zehar. Galizian, Alberto Núñez Feijóo alboratzeko beste erremediorik gabe eta negoziazio gogorren ostean, Marea abertzalearekin batu dira eta Valentzian Compromis alderdikoekin. Plurinazionaltasunaren izenean egin dituzte akordiook, metaketarik ezean ezdeus liratekeen lekuetan. Podemosek badu EAJren antzerako egiten duen ezagarri bat, posibilismo kalkulatua eta politikaren Risk taulan piezak mugitzeko intuizioa.
Katalunian eta Euskal Herrian aldiz, plurinazionaltasuna alde batera utzi eta alderdi moreak nahiago izan du hegemonia borrokan sartu. Hauteskunde orokorretako emaitzek arrazoia eman diete Madrilgo España plazako estrategei eta bide berean segi dute hauteskunde autonomikoetan ere. Baina hauteskunde orokorrak eta autonomikoak ez dira kontu bera, lagun. Ala?
EHBilduri ezkerreko bozka lehiatzeko erabakia legitimoa izanagatik, azaltzen zaila da. Are gehiago, plano nazionalean proiekturik (diferentzialik) zehazten ez denean. Bistan da Podemosen eta EHBilduren programak oso antzekoak (ez badira berdinak) direla alde sozialean eta ideologikoan. Ikusi besterik ez da egin behar errauskailuaren inguruan, fiskalitatearen inguruan eta beste hamaika gai gakoren inguruan duten diskurtsoa. Bada, orduan zertara dator Podemos ez batu izana lehendik bigarren indar aurrerakoia zena EHBilduri?
Bai, badakit galdera erretorikoekin nabilela. Madrilen bozak ez galtzeko indefinizio kalkulatuan baitago galdera ororen erantzuna. Bai baitakigu, nahiz eta ez diguten kontatzen, Podemosen iparrorratzeko gezi gorriak Madrilera begiratzen duela uneoro. Are gehiago, hirugarren hauteskundeak usaintzen ditugun honetan.
Ikusiko ea Irailaren 25era bidean Podemos Euskadik bere izate arrazoia edo beharrezkotasuna nola saltzen duen. Helburu jarritako bozen erdia lortu nahi badute, ezin bestean azaldu beharko baitute.
Jendearen alderdia
Podemosek jendearen alderdi gisa aurkeztu zuen bere burua Madrilen. Bitartean EHBilduk, halabeharrez, bere zerrendak jendez bete behar zituen Espainiako auzitegiek hainbat profil “kutsatu” ez baitzituzten onartzen. Orainaldian ere ipuin berarekin gabiltza, Otegiri ez baitiote nahi utzi lehendakarigai izaten. Ziur berriz ere, derrigor, jendeari eskatu beharko zaiola testigua hartzea.
Otegiren inhabilitazioa Podemos Euskadi gelditzeko jokaldia dela diote Zabalaren alderdikideek. Non ote ziren hori diotenak, EHBildu legala izango zenentz ez genekienean? Azken unera arte Bilboko areatzan zain geundenean? Non zeuden? Harri azpietan?
Kaixo, argazki saioa prestatzen 3 herrialdeko hautagaiekin. #ElkarrekinPodemos pic.twitter.com/cADj07p3CZ
— Pili Zabala (@pili_zabala) 2016(e)ko abuztuak 20
Motxilaren pisua
Pili Zabalak esan du Podemos dela motxilarik ez duen alderdi bakarra. Gainontzekoek motxila dutela. Eurak direla berriak, eta gainontzekoak zaharrak. Baiki, Otegik, Urkulluk, Mendiak eta Alfonsok motxila bete deklarazio, erabaki, akats eta azierto dute soinean. Herri baten akatsak, lotsak, penak, adorea, harrotasuna, irriak eta negarrak. Beren burua purutzat eta garbitzat saltzen dutenek gezurra esan ohi dute. Bapatean, hutsetik sortu diren izakirik ez baita. Denok gara inorren seme edo alaba, inorren lagun edo etsai. Eta eguzkiaren printzetatik salbu egon den izakirik baldin bada, kontu! Aititek esan ohi baitzidan harri azpietatik irtetzen diren animaliekin kontuz ibiltzeko.
Aztertu beharko litzatekeena da ea zergatik duten duten boto kopurua jendeak beraien programaren berri izan gabe eta zerk bultzatzen duen jende andana beraiengan jartzeko jartzen ari diren konfiantza-
Zuk diozun bezala, badirudi politika ekonomiko eta sozialetan ez dagoela apenas alderik ezker abertzaleak proposatzen dituenekin.
Hori horrela izanik zerk desberdintzen ditu bata eta bestea? Alde identitarioak? Batzuk “munduko hiritar” diren bitartean besteak ez dakit nongo hiritar direla?
Zer egin dute . zerekin nekatu da jendea “identitate likidoa” duen alde horretara igarotzeko?
Nire ustez espainolizazio-prozesu orokor bat gertatzen ari da gure gizartean, hedabide zahar eta berrien eraginez batez ere. Adibidez, nola hazten ari dira gure gazteak? Kanpora begira eta herria alboratuta. Sinesgaitza bada ere, jendeari gehiago inporta zaio Madrilen gertatzen dena bere herrian gertatzen dena baino.
Eta ez da izango jendea nazkatuta dagoela ezker abertzalearekin?
Espainolizazio prozesuaren patrozinadore nagusia ezker abertzalea izan da abertzaletasunaren barruan zatiketa ezarririk eta EAJ eskubia eta traidoreen lerroetan jarrita. Lehengoan ezker abertzaleko lagun batzurekin afaltzen egon nintzen eta batzuk Podemosen alde beste batzuk Bildurekin baina guztiak EAJren kontra. Eta beraien artean funtzionario publikoak ziren. Ezker abertzaleak pozoina ereindu euskaldunen artean eta horren ondorioa izan da espainiar ezkertiar alternatiba bat sortu denean, Bilduren azken lau urtetako kudeaketa instituzionala distiratsua ikusita, ba beste partidora pasa direla. Noski, jendea nazkatua dagoela ezker abertzalearekin.
EAJren esparrutik Ezker Abertzaleari espainolizazioa leporatzea… irrigarria zara!!
Irrigarria da errealitateari diozuen beldurra eta ahierra.
Podemosek hauteslegoaren erdia kentzen dizue hauteskunde espainiarretan eta EAJk agoantatzen du. Zein da hemen abertzalea? Zein da ezker ogi mutur baten truke saltzen den hauteslegoa?
Hemen ezker abertzalearen erradikalismo abertzalearen mitoa desegin behar da. Mito horren ondorio, Podemosen irabazpena.
Tira, Bentazar, zuek zorionekoak zarete… zuen baliokidea Espaiian PP da-ta!! Fuerteegia litzateke askorentzat horiei boto “utila” ematea, eta ulertzen da.
Eta ez ahaztu PNVren baleko emaitzak PSOEtik eta PPtik jasotzen ari diren botoei zor dizkiela. Alderdi horien egoera tamalgarriaren aurrean, aukera onargarria iruditzen zaie hautesle espainolei, zuek jakingo duzue zergatik…
EAJren baliokidea PP dela? Zuretzat abertzalea eta euskalduna izatea ez omen da funtsezko diferentzia espainiarrekin. Zergatik? Ezkertiarrak zaretelako euskaldunak eta abertzaleak baino. Horregatik jendea joan zaizue Podemosera eta horregatik da beldur ezker ez-abertzalea.
Podemos, momentuz, nahiko alderdi presentablea da, eta ulertzen dut (ez du konpartitzen baina), batzuek haiei boto utila emateko tentazioa izatea. Baina PNVk suerte hobea du, bere baliokide espainiarra guztiz “aurkeztezina” delako. Eta ez didazu erantzun? Zergatik ematen diote boto “utila” PNVri boto-emaile espainolek? Ez da izango nahiko espainiartzat dutelako?
Podemos momentuz alderdi espainol bat da eta niretzat espainolak eta euskaldunak desberdinak gara. Zuretzat ordea internazionalista izaki Podemos alderdi jatorra eta presentablea da. EAJk aieka guztietatik datozen botoak ditu, baita ezker abertzaletik datozenak ere. Zergatik izango da? Jendeak pentsatzen duelako ona dela, besterik ez.
Nik badut lehengusu bat, oso espainola, beste ezeren gainetik espainola. Berak botoa ematen duen herrian bi aukera besterik ez zituen udal hauteskundeetan; Bildu eta PNV. Nori uste duzu eman ziola botoa?
Nik baditut lagun piloa abertzale erradikal itxuraz pasiatu direnak eta botoa eman diotenak Podemosi. Zer uste duzu jartzen dutela gainean? Abertzaletasuna ala ezkertiartasuna?
Nik lagun horiek ez ditut epaitzen, baina espainolek nahiago dute PNV Bildu baino, eta argi dago zergatik. Zu ere adibide argi bat zara. Abertzalea zarela diozu, baina ezker abertzalearen aurkako juramentatua dirudizu. Berdin dio gaia zein den, errua ezker abertzaleak izango du beti. Zergatik ez dituzu jomugan jartzen PP eta PSOE? Ez, horiek ez, PNVren aliatu naturalak dira-eta!
Hori da zuk diozuna, egia hauxe da, azken bi hauteskundeetan ezker abertzaleko boto emaile piloa alderdi espainol bati eman diola, Podemosi, ezkertiartasuna abertzaletasunaren gainetik jarririk. Hauteskunde hoietan EAJk agoantatu du nahiz eta hauteskunde espainolak izan. Hor demostratzen da hauteslego baten abertzaletasuna, irmotasunean eta erreferentzi abertzalea baita Espainiako hauteskundeetan mantentzean.
Ezker abertzaleak ikaragarrizko mina erein du eta gainera Podemosi bidea ireki dio bere ezkertiartasun anti-EAJrengatik.
Zertan da PNV abertzale? Zertan euskaltzale?
Galdera bera insulto bat da. EAJk inbentatu zuen abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna zu jaio baino lehen.
EAJren ideologia vayasemanitero-otxoapellidobaskista da gaur egun, ez abertzale-euskaltzalea, Espainiaren magalean epel-epel eta poz-pozik. Ezker Abertzaleak ere baditu sekulako akatsak, baina sikiera ez dira oraindik harro-harro antiindependentista deklaratu: «Yo creo más en las soberanías compartidas en este momento que no en las unidades indisolubles que nos llevan a pensar en una independencia absoluta»
Gezurtero alaena. Euskaltzaletasuna, ikuspegi historikotik, Bernat Etxeparek asmatu zuen, PNV sortu baino mende batzuk lehenago. PNVren sortzaileak ez zuen euskaraz egiten; areago, lan itzela egin zuen euskara aldrebesten. PNVtarrak batez ere espainolez mintzatzen dira, hau da, sutsuki kolaboratzen dute Espainaren proiektu nazionalarekin, Espainiak inposatutako hizkuntza bere eginda.
Espainiaren magalean epel epel eta pozik ezker abertzalea fiskalia espainiarrarekin itunak eginez gartzelik ez ikutzeko. Hoiek dira arrumakoak, bai!
Ezker abertzalearen independentismoa deklarazio hutsa da, beste edukirik gabe. Eta Urkullu ez da sekula antiindependentista deklaratu eta hitz hoiek ez dira kontrakoak.
Barkatuko didazu Garret baina ikastolak adibidez EAJko jendeak sortu zituen. Sutsuki kolaboratzen du Espainiako proiektu nazionalarekin ezker eta eskubi amildegiz zatizen duen ezker abertzaleak. Zer lortu du? 600 preso, 800 erahildako eta mixeria besterik ez. Hori bai, independentzia hitzak ahoberotzen ditu bere militanteak.
Eaj-k ikastolak sortzen lana ez dio inork ukatuko, baina ezker abertzalekoek ere egingo zuten ba zerozer ? Ezin baina ezer onartu. Marka da. Dana txarra. Denak alferrak eta etxekaltea baino ekarri ez dutenak. Horratio…Umekeria ematen du lehenengo bistarizoan. Bigarrenean beste zerbait dakusat: Inkisizioa. Alegia ezkerretik eta abetzaletasunetik, uztarri berean, datorren oro deabrua da. Espainola izatea baino askoz okerragoa. Itxura edo horren usaina duen oro markatua dago, beraz baztartu eta baliogabetu behar da. Beraz, oso erreza, EAJren proposamenen bestelako edozein alternatiba edo ideia berritzaileei EZKER ABERTZALE marka jarri eta kitto, baliogabetua. Bestetik EAEko gizartea estutzen duen sare klientelarra sendotu eta listo, beste 40 urtetako agintea, hiru probintzietan. Sekulako anomalia politikoa Europako mendebaldean. Abertzaletasun instituzionala (?)
Alternantzia politikorik ez duen herriak ez du aurrera egiten.
Ganbaratxo, ezker abertzalearen historia oso zehatza da, balantzea egin daiteke eta nola erakunde armatu batek markatu duen bere ildoa ezinbestekoa da erakunde horren hilotz kopurua kontatzea gehi bere militanteek igaro beharko duten gartzelaldi latza. Zuk esango didazu ze gauza on-onak egin dituen ezker abertzaleak, ez baituzu korreillo horretan ezta arrasturik ere ematen. Eta alternantzia politikoa izan dugu, Gipuzkoan adibidez eta Donostian, ezker abertzalearen lau urte hoiek ez dira izan “anomalia politikoa” zentzu aberrantean ezbada. Inkisizioia, umekeria, Ganbaratxo, ez du ezer onik nik esandakoa? Ez al zara zuk definitutako umekerian, inkisizioan erortzen?
Bentazar, kontatu? Zenbat mila ta mila hildako izan ditugu konkstatu gintuztenetik? Zenbat guda? Askotan gainera behartuak izanda gudaren gastuak pagatzera, ta gure lurraldeak erruinara joan izan dira horregatik.
Zenbat hildako eragin zitun Frankismoak? Ta sasi demokrazia hau?Atxilotzen diranen artean %75a torturatua denean zer eragin dezake? Zer gertatzen da herri batek gurea pairatu duena pairatzen duenean? Gudak daudela? Mota guztietako taldeak agertzen direla? Ta ez badaude?Ta gatazka edo erresistentzia ez badago? Ba desagerpena.
Batzuk badirudi ez dakizutela herri konkistatua garela, ta bada garaia hori ikasteko.
Ta nik dakidala ezker abertzaleak ez du inor hil, baina ezker abertzalkoak bai erahilak izan direla.
Ta jada hasten bagera EAJk duen erresponsabilitatearekin, bere aginduetara ertzaintzak torturatu ta hil duenarekin….
Baina jarraitu zure obsesioarekin “ondo” zabilela.
Kudeaketari dagokionez, Gipuzkoak Bildu zegoenean arlo guztietan hobekien kudeatutako lurraldea izan zan.
Ekonomian, fiskalitatean laguntza sozialetan, BPGan.
Ta hori nork dio nik? Ez , hori datu guztiak diote motel. ..
Ikastolak EAJko jendeak sortu zituela? Hori gezurra da, ikastolak nahiz ta EAJ egon sortu ziren, Txilardegik ondo azaldu behar izan zien, ez zela berdina etxe edo casa ta ikastola mordoen sorreran ezker abertzaleko jendea egon da, hori ez du erran nahi EAJkoak ere hori ez zeudenik. EAjk zuk diozun baino gutxiago egin du ta askotan laguntza baino traba izan da.
EAJ ta euskara:
Donostiako euskal kontseuiluan erdaldun elebakarrak sartu ditu.
Victoria eugeniako azkeneko haur danborradan Alfonso Gurpegi dena erdaraz erran zun.
Osakidetzako langileen %38a du egiaztatua hizkuntz eskakizunak, askok ez dute ezta indio modun aritzeko balio.
Udal euskaldun askoretan mediku eraldun elebakarrak dituzte ta euskalduna lortzen danean ta baxa hartzen duenean, askotan erdaldun elebakarra igortzen diete.
Zergatik? EAJk euskarari ematen dion “garrantzi” haundiari esker.
Udal askotan EAJk euskara aholkulari bezala gazteleradun elebakarrak jarri ditu..
ETB1n Soberari saio bat eramatea egokitu zitzaion (EAJren aginduz), Soberak euskara ez zekienean, ta hori Soberak kontatu du.
Milaka adibide daude egiaztatzeko EAJk euskara itxurakeriatan ibiltzeko darabilela diotenak.
Baina zuk kontrakoa badiozu zuri sinistuko zaitut frogak sinistu ordez.
Sugaar, zeinen argiak eta jakingarriak diren zure ideiak eta ze txarto adierazten dituzun idatziz.
Suagaar, euskal historian gertatutako milaka hildakoek ez dute zer ikusirik ETAk egindako erahilketa nazkagarriekin. ETAk bere buruari eginkizun dibino bat jarri dio eta horrek balio dio bere sarraskei saindutasun itxura bat emateko. Baina egia esan, euskal herritarron memorian eta azken hamarkadetan ETA da erakunde hiltzailea, mehatxatzailea, haundipuztua eta antzua kontsideratuko da. Errealitate printzipioa gailenduko zaio ezker abertzalearen mitomania iraultzaile eta sasi abertzaleari.
Ezker abertzalea ez da gure herria, da gure herriaren parte bat. Horretaz ez zarete enteratu. Herriaren izenean jokatzea herria kontuan izan gabe, hori bakarrik totalitario fatxistek eta komunistek egiten dute.
Nik nire herrian ikusi dut ezker abertzaleko kamarilla bere zakurrak askatzen plenoetan eta kale bazterretan jende arrunta eta beste alderdietako politikoei eraso eta mehatxatzeko. Hori ez da erresistentzia, hori da erasoa. Gure herria mantendu da beti ezker abertzalearen ezpaitan. “nik dakidala ezker abertzaleak ez du inor hil” esaten duzu. Bamos, entzun behar genuen azken gezurra. ETAk sortu du ezker abertzale eta ETAk ehunka pertsona erahil ditu.
Gipuzkoarrek ostiko eder bat eman diote Bilduri eta ez da izan bere kudeaketa distiratsua izateagatik, inposatzailea eta txapuzeoroa izateagatik baizik.
Ikastolak EAJko jendeak sortu zituen eta egitate historiko hori demostratuta dago. Zein izan zen Gipuzkoako federazioko lehen Lehendakaria? Zeinek sortu zituen ikastolak? Kontatu eta ikusi eta EAJko jendea gehiengoa da por goleada. Eta ikastolak ezker abertzalea sortu aurretik sortu ziren, majo.
EAJk sortu du Euskal Unibertsitatea, euskal eskola publikoa eta euskalduntze prozesua arlo instituzionalean. Beraz txorakeri gutxiago, Suagaar. EAJrengatik izango ezpalitza ez genuen ezta blog honetan idatziko ere. Zenbat kosta zaizue ezker abertzaleko iluminatuei errealitate printzipioarekin dematzea.
Ikastola batzuen sorreran PNVko jendea egongo zen, beste batzuetan ezker abertzalekoa, eta gehienetan bietatik eta gehiago. BAaina,nork bultzatu zituen ikastola asko eta asko sare “publikora” pasa zitezen, gero PSOEkoen kudeaketapean jartzeko? EAJ alajaina!!
Ikastolak partikularren geletan sortzen dira lehenengo Donostian eta gero Bilbon. 50garrengo hamarkada zen eta ezker abertzaleak ez zuen hor oraindik presentziarik. Noski ETB sortzea, euskola publiko sare euskalduna sortzea eta abar hori ere EAJri zor zaio, ze izango balitz ezker abertzalearengatik, pankarten bitartez komunikatuko ginateke.
bentazarrenak irakurriz, bere zakil zaintsua etorri zait burura, zutunik, distiratsu, gogor, tinko… eta hankatartea erabat blaitu zait… klitoria larrutzeraino aritu naiz igurtzi eta igurtzi! mmmmmmmhhhhhh!!!!
eskermila zure hitzengatik, zure ideia ezin-hobeengatik… eta batez ere, darizun kiratsagatik!!