Ongi etorri beroa Kristina Gete eta Josu Lonbideri

Kristina Gete  eta Josu Lonbide aske geratu dira gaur hamaika urte preso egon ondoren.

Espetxean bertan jaso dute lehenengo harrera Valentziaraino joandako hogeitamar bat lagunen aldetik. Euskal Herrian jada Amara izan dute lehen geltokia. Donostiako auzo honetan bildutako jendea bortxaz sakabanatzen saiatu da Ertzaintza baina, oztopoak oztopo, burutu da ongi etorria.

Jazarpen poliziala ez da Bidebieta eta Pasaiaraino iritsi, non besarkadak,  muxuak eta irriak izan dute erabateko protagonismoa ehundaka lagunen babesarekin. Bereziki hunkigarria izan da hamarnaka lagun dantzatutako aurreskua, bi gazte hauek dantza munduan izan zuten ibilbidearen lekuko.

Ongi etorria Kristina Gete eta Josu Lonbideri

ongietorria, presoak

mendiolatik@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude