Leitzako muntaia

ODQz

Argi geratu da Leitzan ez zela atentaturik egon igandean. Garak gaur kaleratu du Leitzarrek hasieratik zekitela hori, Rubalcabak atentatua izan zitekeela esan arren. Kuarteletik gertu bizi diren bizilagunek ikusitakoa ikusi ondoren, ez zuten zalantzarako zirrikiturik; guardia zibilak berak zauritu zuen bere burua.

Bat-bateko eldarnioak jota edo nolabaiteko agerraldi psikotikoak eragindako gertakaria izan zela uste dute. Ikusitakoak hala adierazten du: guardia zibila bakarrik zegoen oihu eginez eta hankak mugituz. Tiro hotsak entzun ziren eta tiroek eragindako sugarrak ikus zitezkeen. Baina inguruan ez zegoen guardia zibila beste inor. Eta lankideak lasaitzeko esaten zioten, inor laguntzera gerturatzera ausartzen ez zen arren.

Gau hartako argitzeko lanetan dabiltzan guardia zibilek gertatutakoa “oso arraroa” izan dela diote.

Igande gauean Salvardor Melendezi, hospitalean bertan galdeketa egin zioten eta hark txanodun batzuk tiro egin ziotela berretsi zuen.

Balen kontrako txalekoan ageri diren bala talkak, ordea, tiroak goitik behera eginak direla  adierazten omen dute. Hau da, txalekoa lurrean egon zitekeela uste dute.

Eta Melendezek besoan duen tiroa, metro eskaseko distantziatik egina omen da. Gertakariaren inguruan topatutako bala eta bala zorroak, guardia zibilari bere horniduratik falta zaizkionak omen dira.

Beraz, zalantzarik ez.

Komunikabideek ordea, ez diote muntaiaren kontuari “ustezko atentatuari” emandako garrantzia bera eman.

Adibidez, La Razónen titularra honakoa zen atzokoan: “Leitzako atentatua muntaia izan ote den ikertzen ari dira”. Toki txikia eskaini zioten gainera berriari. Eta El Mundok ere, txikiz, Rubalcabaren hitzetan jarri zuen atentatuaren gezurtatzea: “Barne sailak erabat baztertu du Leitzako kuarteleko atentatua”.

Leitzatik ere kazetariak desagertu dira. Eta horixe salatu du Xabier Zabalo bertako alkateak, igandeko iskanbilen ostean, orain ezer gertatu ez balitz bezala dela.

Eta muntaia izan dela argitu bada ere, oraindik azalpen ugari zor dituzte.

Irudia | Guardia zibilak | Jmolagar | Creative Commons By SA
guardia zibila, Leitza, muntaia

Zer duzu buruan “Leitzako muntaia”-ri buruz

  • Gehienez ere, goardia zibil haren egoera psikologikoa jarriko dute zalantzan, eta horrekin lasai geldituko dira. Nahiz eta ez dakidan zerk kezkatu beharko gintuzkeen gehiago: geure kaletan barrena atentatuak simulatzen dituzten poliziak izatea edo goardia zibil eroak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude