Liluratura saioan Ramon Saizarbitoria Lazkaon

cc-by-sa: hec
cc-by-sa: hec

Lotu dugu hurrengo Liluratura saioa, Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak antolatuta. Kosta zaigu, baina lortu dugu Ramon

Saizarbitoriaren konpromisoa. Eta ez berea bakarrik, baita Mikel Hernandez Abaituarena ere. Biak izango ditugu aurki Lazkaon.

Urriaren 29rako dugu hitzordua (Gerriko Txokoan, arratsaldeko 6:30etik 8:00etara). Egunero hasten delako nobela plazaratu zela 40 urte dira aurten eta horrek jarriko digu abiapuntua, nobela bera komentatzeko eta Saizarbitoriaren nobelagintzara hurbilpen egiteko.

Ea jende multzo baten presentzia izatea lortzen dugun orain!

Liburuaren edizio merke bat uda aurretik berrargitaratua du Ereinek (zenbait zuzenketa eginda eta hitzaurre berriarekin).

Informazio gehiago


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude