Krisiari “esker” modu arduratsuagoan kontsumituko dugu beherapenetan

Erosketetarako karroak, by iboy daniel, Flickr
Erosketetarako orgatxoak, by iboy daniel, Flickr

Saltzaileek balantzari buelta ematea lortzeko kontsumitzaileak zirikatuko ditu. Badirudi tentazioaren itzala gainean izango dugula datozen bi hilabeteotan. Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakuntzak kontsumitzaileen eskubideen alde egiten du eta era berean kontsumo arduratsua egiteko aholkuak ematen ditu.

Aurten gutxiago gastatzearen arrazoiak , ordea, ez du erosleen kontzientziazioarekin zer ikusirik, antza, erosketa ahalmena gutxitzearekin baizik.

Espainako gobernuak ere beherapen garaian erosteko argibideak ematen ditu. Kreditu txartelari gehiegizko astindua ez emateko eta erostera atera aurretik lista bat egiteko dio.

Neurriz kontsumitzeko gomendioekin batera ordea, krisitik ateratzeko kontsumitzen jarraitu behar dela ere esan zigun Zapaterok orain dela gutxi:

http://www.youtube.com/watch?v=Ttt4s2cVuGk&feature=fvsr

Kontsumitzeko kultura errotuta dago gure sustraietan eta ekonomiaren balaztadaren ostean berriz poltsikoak hustutzen jarraitzeko moduan izango garela dirudi. Orduan argituko da, kontsumoa neurtzearena ahalmen kontua edo jarrera kontua den.

kontsumoa, krisia

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude