José Bové Herri Urratsen egongo da

CC-by-sa-Guillaume Palmier
CC-by-sa-Guillaume Palmier

José Bové ospetsu egin zen MacDonals laster-jana eskaintzen duen katearen aurka eta nekazaritza alternatiboaren alde egindako lanagatik. Conféderation paysanne sindikatuko sortzaile eta buru izandakoa, ATTAC mugimenduaren sortzaile ere bada. Orain Daniel Cohn Bendit-ek, Dani Gorria ospetsuak, gidatzen duen EUROPE ECOLOGIEko zerrendaburu da Frantziako Hego Mendebaldeko hauteskunde europarretarako. Bordele hiriburu duen gunerako, alegia.

Ekologistak, Abertzaleen Batasuna (AB), ezkerreko independienteak… jende ezberdin andana bildua da Europa zentzuzko baten alde egiteko asmoarekin. Estatu gabeko herriek ere ahotsa eta presentzia dute zerrenda honetan. Esaterako, Abertzaleen Batasunatik, Menane Oxandabaratz izango da zerrendakide.

Krisiaren bidegurutzean garela, diote EUROPE ECOLOGIEkoek, eta gizartearen kinka larria bizi dugula. Baita elikadura, ekologia, energia, ekonomia eta finantza aldetikoa ere. Errotik aldatu behar dela eredua, sistema eztanda zorian baitago.

José Bovéren zerrendan doan beste euskal herritar bat, laugarren lekuan, Martine Alkorta da, Bordelen egonkortatutako ezkertiar independiente hendaiarra. Ezker berri bat nola antola daitekeen, ari da konatzen azpiko bideoan, frantsesez.

Elkarren besotik ibiliko dira denak Senpereko lakuan, datorren Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen karietara.

Abertzaleen Batasuna, Europe Ecologie, José Bove, Martine Alkorta
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “José Bové Herri Urratsen egongo da”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude