Idazpurua aldatu diot nire blogari

Lehen MUNDUA BETI MUNDU jartzen zuen, baina aspalditik gordeta neukan poema bati amaiera kendu diot orain lan horretarako. Hemen azpian poema osoa jarriko dut autorea nor den esan gabe. Ez dago zaila asmatzen, eta bateren batek ez badauka segurantziarik egileaz, hementxe galdetu eta kitxo, erantzungo dut. Ene iritzirako, zoragarria da poema hau, nire ipuin liburuetako batean ere badator. Hara:

… Tenho a costume de andar polas estradas
Olhando para a direita e para a esquerda,
E de vez em quando olhando para trás…
E o que vejo a cada momento
É aquilo que nunca antes eu tinha visto,
E eu sei dar por isso muito bem…
Sei ter o pasmo essencial
Que tem uma criança se, ao nascer,
Reparasse que nascera deveras…
Sinto-me nascido a cada momento
Para a eterna novidade do mundo…

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Idazpurua aldatu diot nire blogari”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    […] 8 urte eta gero, SAUTRELAk 200 atal egingo dituela eta, festatxo bat antolatzera goaz Donostiako Tabacaleran hil honen 31n, asteazkenarekin. Egun benetan aldrebesa, jai luze bezpera baita, bainan ez zegoen beste aukerarik ortzemugan. Kontua da lehenik ordubeteko mahai inguru bat egin nahi dugula, 19ak aldera: ZERTAN DIRA GAUR EUSKAL LETRAK? Mahai inguru hori eman egingo dugu, gainera, telebistaz, hurrengo zapatuan. Eta ondoren koktel bat edo mokau bat, ala biak, ez dakit segur oraindik, arratsean goiz hasi (20′30?) eta gauean goiz amaitzeko asmoarekin. Idazle eta irakurle jendea gonbidatuko dugu, batez ere. Nik uste, alua.mundua honetako bisitaria bazara eta gurekin etortzeko gogoz bazaude, egongo dela tokia, ez baitzarete hainbeste ere. Aski izango da helbide honetara, etxekoa@free.fr, mail bat bidaltzea, zeuon izen deiturak eta gonbita igortzeko helbide postala emanez. Nik uste ederto ibiliko garela. Beraz, gostua baduzu… zabaldubildudel.icio.us […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude