Partitzeko tenorea
Partitzeko tenorea >
Agur esan digu Hasier Etxeberriak. Hilabeteak zeramatzan minbiziaren aurka borrokan, zepoak harrapatutako otsoaren amorru eta duintasunaz. Bitarte honetan gainera ez ditu zaletasunak, pasioak eta lagunak alboratu. Aurkakoa: ase arte irakurri du, maite dituenekin mahaiaren bueltan bapo jan, onik ekarri gabe ere iritziak aske eman ditu… eta orain dela zortzi urte sortu zuen ZuZeu elikatzen jarraitu du.
Hasier izan baita ZuZeularion aita, ama, irakasle, zuzendari, ugazaba eta morroia. Bereak zituen buruko mina astelehen zuria albiste pizgarririk gabe hasten genuenean, eta atsegin infinitua sareak sua hartzen zuenean. Ez zuela agintzeko balio, zioen berak. “Zuek idatzi, eta gero esango dizuet zerbait. Egin. Idatzi zuek irakurri nahiko zenuten hori”. Mugarik gabe, ZuZeu komunitateko jendeari idazten aritu gara. Hasierren eskarmentuak, intuizioak, zirikatzaile senak, etengabe saiatu eta aldatzeak egin gaitu. Zuzenegi gindoazenean okertzen gintuen. Oker gindoazenean xuxendu.
Jaso genuen azken mezuan ere, hurrengo zutabean elkar ikusiko genuela agindu zigun ugazabak. Partitzeko tenorea unhatu da.
Berari agindu bezala, horretan segiko dugu luzaro. ZuZeulari guztion partez, agur bero bat Hasier. Gugan hago!
…
ZuZeuko erredakzioa eta lagunak
Doluminic sentituenac familiari eta adisquide ukan duçuen guztioi.
Goian bego Hasier!
Bihotz bihotzez!
Josu Lavin
Adiorik ez, Hasier!
Milesker egindako lan oparoagatik!
Animoak familiari eta lagunei!
Benetan sentitzen det, beregatik, neregatik, bere hurbilekoenengatik eta gu guztiongatik ere zinez.
Eskerrik asko, Hasier. Iritzia emateko aukera emateagatik.
Lan ona eta duina zurea. Atsekabea adierazten duten mezuen zerrenda luzea horren lekuko!.
Eskerrik asko!!!!!
Hasier, eredua izan zara arlo askotan. Bihotz-bihotzez, mila esker.
Besarkada handi bat, adiskide!
Agur, Hasier!
Ez adiorik.
Beti arte!!!!!
Hasierren bizpairu nobela irakurri nituen, laguntza ona euskara aztertzeko eta unea gozatzeko.
Esker mila guztiagatik. Ez adiorik!
Berri krudel hau irakurtzean bai geratu naizela Zur eta Lur.
Beti arte,Hasier!
Duintasunez bizi, duintasunez hil, agonia luzeari aurre egin. Beti arte, laguna!
Ezagutu zintudan egunean, agur esateko unean. Besarkada bat sei segundokoa
Idaztera animatzen ninduzun,
lagun eta gertu beti, irakasle on batek egiten duen bezala
Adiorik ez, maisu!
Eskerrik asko bost idazle Hasier Exeberriarekin berbetan liburua idazteagatik
Eskerrik asko Hasier. Pertsona jator zintzoa, kazetari bikaina, idazle ona eta Zuzeu askearen egile nagusia izan zinen. Ez da marka eskasa.
Aurrez aurre ez ginen izan, baina jator eta arretatsu jokatu zenuen nirekin. Kulturzale, kulturgile, zaudenean zaudela, mila esker, adiorik ez
Ez dut hitzik. Ezin adierazi zenbat gabetsiko dudan.
Elgoibartik etorri zinen Donostiako Santo Tomas Lizeora ikastera. Batxilergoko urte horiek ez ditut ahaztekoak, latina eta grekera elkarrekin ikasi genuen garai hartakoak … Literaturarekiko zaletasunean kutsatu ginen elkarrekin … Kakazarra, Hasier, pena dut bihotzean, goizegi joan baitzara …
Elgoibartik etorri zinen Donostiako Santo Tomas Lizeora ikastera. Batxilergoko urte horiek ez ditut ahaztekoak, latina eta grekera elkarrekin ikasi genuen garai hartakoak …
eskerrikasko hasier!, ze pena!!!,
Zure hizkera dotorea izanen dut beti gogoan. Dotoretasunaren beharretan garen garai narrats, nahasi eta zikinenean (nolanahi jaunaren Euskal Herria) utzi gaituzu. Igor zaikiguzu maisu berriak!,
Jota utzi diak Hasier . Mila esker emandako laguntza guztiagatik
Alua mundua!!!!
Saminean lagun
ene doluminak familiari eta lagun minei, eta bidai on gure letren errepublika honetatik! eskerrik asko hemen utzitako arrastoagatik…
Zenbat sentitzen dudan. Zuk aholkatutako liburu zerrenda luzea bukatuko dut, zure omenez. Goian bego. Bidai on Hasier!
Kolpea!
Eskerrik asko emandako guztiarengatik, Hasier. Erabiiko diagu.
Bidaia on!
Dolumin sentitua sendiari eta hurbilekoei. Galera handia guztiontzako. Hagoen lekura, antxoa kanpaina hastear dagoen honetan, besarkada handi bat Hasier!