Heziketa sexualaren lehen euskarazko Escape Room-a aurkeztu da

Heziketa sexualaren lehen euskarazko Escape Room-a aurkeztu da –

  • “SexKape Room” delakoa 2023-2024 ikasturte honetan jarri da martxan Leioako ikastetxe batzuetan, udalerriko udaletxeak “Berdintasunean Hazi eta Hezi” deituriko hezkidetza programaren baitan.
  • Jokoa Borobil Zentro Sexologikoak garatu du, baita ikasgeletan aurkeztu ere, Saco de Juegos joko eta ikasketa enpresarekin batera lan eginez.
  • Euskaraz eta formatu digitalean sortua 12 urtetik gorako ikasleriarentzat, bertsio analogikoan ere eskuragarri dena.
  • Escape Room-ak giro akademikoan ikasketa aktibo, parte-hartzaile eta konstruktiboa den estrategia gisa erabiltzen dira.

Heziketa sexualaren lehen euskarazko Escape Room-a aurkeztu da“SexKape Room” heziketa sexuala euskaraz gauzatu daitekeen lehen Escape Room jokoa da. Egitasmoa Bigarren Hezkuntza eta Batxilergora zuzenduta dago eta ikasturte honetan inplementatu da lehenengoz Leioako ikastetxe batzuetan, udalerriko udaletxearen eta Borobil Zentro Sexologikoaren elkarlanaren eskutik.

“SexKape Room”-ak proben edukiaren eta konplexutasunaren araberako maila bi ditu. Lehenengo maila 12 eta 15 urte bitarteko jokalarientzat; bigarren maila 16 urtetik gorakoentzat. Maila bakoitzean proba eta pista ezberdinak aurkitu ditzakegu hurrengo probara igarotzeko giltza izango direnak, horrela hurrengo probara igaroz eta proba denak gainditutakoan jokoa bukatzea ahalbidetuz. Bertsio analogikoan, proben txartelak eta pistak nahastu eta jokoa hasteko banatzen dira.

Probak gorputzaren ezagutza, aniztasun sexuala, teknologia eta Internet-aren erabilera, pornoaren inplikazioa edota bizipen konpartituen gaien ingurukoak dira. Jokoa ikasleria taldeetan banatuta egiten da, sexologo bat gidari izanik zalantzak argitzen eta erantzunei zentzua ematen, baita plataforma digitaleko informazioa osatzen ere.

Joko bidezko Heziketa Sexuala

Heziketa sexuala pornografiara dagoen sarbide goiztiarraren ondorio negatiboak arintzeko tresna egokiena da, baita nerabeak abusu emozionaldun harremanetara lotzea edota bizipen erotiko konpartituetan arriskuak onartzea saihesteko.

Hala ere, sexualitatean hezteak ez du soilik arriskuak saihestean laguntzen, izan ere, bere helburua norberak norbere sexualitatea ongi bizitzea baita. Horretarako, ikasleak beraien bizitzetan barneratu dezaketen tresna praktikoekin hornitu behar ditugu. Hau da, hain zuzen, jokoak ikasketa sexologikoan egiten duen ekarpena.

Jokoak autokontzientzia lantzea ahalbidetzen digu, hazkuntza bizipena eta berezitasunaren balioa bultzatuz. Modu ludikoan eta praktikoan, ia ezagutzak barneratzen egotearen jakitun izan gabe eta, aldi berean, protagonismo osoarekin. Jokoa kontzeptuak finkatzeko ibilgailu bihurtzen da.

Joko bidezko ikasketaren abantailak

1. Heziketa dinamizatzen du, ikasketa joko dibertigarri egiten baitu.
2. Motibazioa handitzen du ikasleak istoriaren protagonista izatean eta beraien kontura probak gainditzean
3. Euskararen erabilera bultzatzen du sexualitateari eta harremanei dagokienez, normalean gazteek erdarazko hitzak erabiltzen baitituzte gai horretan hitz egiterakoan.
4. Praktika seguruak errazten ditu, arrisku egoeretan ikasitako ezagutzak erabiltzea ahalbidetzen baitu.
5. Taldekako lana sustatzen du, taldeka egiten baita eta probak gainditzeko elkarlana behar baita.

Proba batzuen irudiak

Borobil Zentro Sexologikoa Lola González eta Estela Buendía psikologo eta sexologoen proiektua da. Zentroa, bere ateak duela hamar urte zabaldu zituena, helburu batekin sortu zen: pertsonak beraien sexualitatea modu positiboan bizitzea eta harreman gogobetegarriak izan ahal izatea lortzea.

Denborarekin, gure jarduna eta lan-taldea handitu egin da Juncal Martínez de las Heraz batzearekin. Lana bi bidetan antolatzen da. Kontsultan, non sexualitatearen, erotikoaren eta harremanen gaian zailtasunak bizitzen ari diren pertsonak artatzen eta laguntzen ditugun. Eta kontsultaz kanpo, eremu komunitarioan, batez ere ikastetxeetan, baita erakunde eta entitate ezberdinekin elkarlanean, izan Leioako Udaletxea, Bizkaiko Psikologia Elkargoa, Saco de Juegos, BBK Kuna, Asociaciones Urletuz eta ACAMBI, BIGE Gurasoen elkartea, Radio Euskadi eta abar.

Heziketa sexualaren lehen euskarazko Escape Room-a aurkeztu da

Zer duzu buruan “Heziketa sexualaren lehen euskarazko Escape Room-a aurkeztu da”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2024-06-11 09:11

    “Sexuaren jarraitutasuna” deitzen dutena sineskeria magufo bat da. Bi sexu baino ez daude, ugaltze-funtzioaren arabera.

    “Intersexual” terminoa arras nahasgarria da: Sexu Garapenaren Nahasmendu bakoitzak sexu jakin bati erasaten dio. Turner sindromearekin jaiotako lagun guztiak emeak dira, Klinefelter sindromedun guztiak arrak, eta horrela beste guztiekin. Aldaera ezohiko hauek “diskretoak” dira termino estatistikoetan; hau da, ezin dira espektro batean zehar banatu, bi muturren artean.

    Asexual eta pansexual etiketek ere ez dute batere funtsik. Ez dago “pansexual” eta “bisexual” hitzen arteko batere desberdintasunik, salbu eta pertsona batzuek izen bat bestea baino gustokoago dutela. “Espektro asexualari” dagokionez ere, berdintsu: Gustu edo berezitasun pertsonal garrantzirik gabeko horiek ez dira aski SEXU-ORIENTAZIOtzat kalifikatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude