Gari, ‘Eutsiko diogu’ (Amua)
Paperezko Kontzertuen azken edizioan, Garik emanaldi bero eta hurbila eskeini zuen Fermin Etxegoienen gidaritzapean. Emanaldia osorik jarri aurretik, ohi bezala, hemen uzten dizuegu amua. Garoa, Debolex, Ogeita4 eta ZuZeuk elkarlanean egina. Legazpiarrak, Pete Seeger oraindik bizi zela, We shall overcome abesti mitikoaren modaketa egin zuen, Etxegoien beraren laguntzaz euskarara ekarriz. Eta paperezko bertsioak ezin zuen seegertarragoa izan, publikoaren beraren kolaborazioa medio. Ezin espezialagoa. Gozatu.
Nolakoak garen euskaldunok. “Garaituko dugu!” beharrean “Eutsiko diogu!” abesten.
Halere, biba hi, Gari! Eta biba zuek; egurre!