Euskarazko telebistaren kaltetan

Euskarazko telebistaren kaltetan

Behin baino gehiagotan izan dugu hemen bertan hizpide, Euskal Telebistaren euskarazko katearen noraeza eta gaztelaniazko katearen ondoan izaten dituen albo-kalteak. Gaur ETBko Erredakzio Kontseiluak eman du argitara agiri bat, joan zen Martxoaren 22ko gertaera bat salatzeko asmoz.

Beste behin ere, erdarazko katearen mesedetan eta erdarazkoaren kaltetan hartu zituzten erabakiak ETBko arduradunek. Karguaren arabera goitik behera jarrita,  Maite Iturbe EITBko Zuzendari Nagusiak,  Eduardo Barinaga ETBko Zuzendariak eta Maite Amondarain Albistegietako Zuzendariak behintzat, izango dute gertautakoaren erantzunkizuna.

.

Euskarazko telebistaren kaltetanHonela dio agiriak:

“Joandako martxoaren 22an, Bruselako atentatua gertatu zen egunean, ETBko zuzendaritzak Egunon Euskadi programa etetea erabaki zuen ETB2n En Jake saioa aurreratzeko eta gaiaren jarraipena bertan egiteko. ETBko Erredakzio Kontseiluan honakoa uste dugu:

1.- Airean zegoen saioa etetea errespetu falta izan zela lanean ari ziren profesional guztientzat, eta ikusle euskaldunen eskubideak urratu egin zirela.

2.- Bere sorrera legearen arabera, EITBk euskara sustatzea du helburu nagusietariko bat, eta honelako erabakiek adierazten dute ETBko zuzendaritzak ez duela konpromiso hori bere osotasunean hartzen.

3.- Ikasturte hasieran, EITBko zuzendaritzak euskararen eta euskal programazioaren aldeko apustu garbia egingo zuela agertu zuen. Baina honelako erabakiek argi eta garbi uzten dute, hitzetatik haratago,  ETBren zuzendaritzaren lehentasunak ETB2n daudela.

4.- Kasu honetan, ezin da argudiatu ETB berria ematera berandu helduko zela, ordurako airean zegoen eta. Euskaraz, ordea.

5.- Litekeena da En Jake saioak giza baliabide eta bitarteko tekniko ugariagoak edukitzea. Eta hala balitz, egiten dugun galdera da zergatik etxe barruko saio informatiboek ez duten En Jakek bezainbeste bitarteko.

6.- Izan ere, etxeko profesionalen saioa baztertu egin zen kanpoko produktora batena lehenesteko. Esternalizazioa aspalditik datorkigun arazoa da, eta, gauzak honela, nekez esan daiteke ETB barruan garapen profesionala bermatuta dagoela. Etxe barruko profesionalek kazetaritzaren genero guztiak lantzeko aukera izan behar dugu.

7.- Egungo kazetaritzak, gero eta sarriago, berehalako erantzuna eskatzen du hainbat gertakizunen aurrean. Eta uste dugu ETBk protokolo bat jarri behar duela indarrean, giza baliabideak, bitarteko teknikoak, programazioa, kateak eta hizkuntzak zehaztu beharko lituzkeena.”

Euskarazko telebistaren kaltetan

eitb, etb

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

5 pentsamendu “Euskarazko telebistaren kaltetan”-ri buruz

  • EITBk euskara sustatzea du helburu nagusietariko bat?
    ETB1 eta Euskadi irratia izango dira. Zeren eta ETB2, Radio Euskadi, Radio Vitoria… nortespañako hedabideak baitira. Erdaraz pentsatuak, erdaraz eginak eta ikusentzule euskaldunak erdalduntzera zuzendutakoak.

  • Peru Dulantz 2016-04-06 10:03

    Azkenean EITB euskararen aurkako suntsiketa handiko arma bat gehiago baino ez da izaten ari. Iraingarria!!

  • ETB euskerazko eta euskaldunontzako zegoen telebista bakarra bezela sortu zen.
    Gaur espainiar autonomia bateko telebista bat bakarrik da. ETB1 en aurrekontuaren parte txiki batekin.
    ETB ren helburua euskara sustatzea zen, eta horretarako eusko gobernuak diru publikoa euskera sustatzen inbertitu behar zuen.
    Orain helburua, telebista soil bat izatea da, eta beraz euskera bultzatu ordez, demandaren arabera ETB1 ean gutxi gastatu behar.

  • Beste foroan zioten bezela, EITB euskaldunontzat, gerra batean etxaiari hegazkin batetik botatzen zaizkion panfletoak bezelakoa da, etxaiaren hizkuntzan dago bai (etb1) baina…..

    Beste kasu bat, zenbat parlamentari dauzka PPk EAEn? gutxi ezta, eta nolatan ba irakurtzen du jende gehienak PPren “Diario vasco”?

  • Aka Baramos 2016-04-09 20:53

    Euskarazko telebistaren kaltea programaziotik bertatik hasten da.
    ETB1eko arduradunek, euskaldunak gutxiesten gaituzte lotsagabe(ok).
    Gaur ere, larunbat gaueko prime-time delakoan, “oholtzan” saio zaharkitu-eskasa eskainiko digute. Gaurk “gutizia” LOS SABANDEÑOS!!!
    Soilik beste telebista kate txiro, txiki eta kutre batean aurkitu dut maila honetako saiorik: Navarra TV-n “DE JOTA” eskainiko dute ordu horietan.
    ETB1en, DE TRAKA.
    “Gozatu” aurrez grabatua ez digute bada eskaini gainera?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude