Euskal preso politikoak Facebooken

Hau da email horretan esaten dena:

“Lagunen aurpegiak eta argazkiak ikusteko erabiltzen da batez ere Facebook. Euskal presoen kasuan debekatu nahi dituzten horiek, alegia.

Horregatik, lagunak, maitasuna, senideak eta sentimenduak debekatu ezin direnez, Facebook-en ere lagunak eta senideak ditugula esateko ez dugu inolako lotsarik.

Horretarako, ordea, Facebook-en egon behar dute euskal preso guztien perfilek, eta beraiek sartu ezin dituztenez, kalean gauden lagun eta senideok sartu beharko ditugu.

Nahikoa da urrats batzuk jarraitzea.
Erraza da.

1. www.facebook.com webgunera sartu eta begiratu maite duzun preso horren orrialdea dagoeneko sortuta ote dagoen.
2. Hala ez bada, preso bakoitzaren konfiantzazko lagun edota senide batek sortu dezala presoaren orrialdea.
3. Benetako posta kontua erabili, jasoko diren lagun eskaerak, mezuak eta gainerakoak benetan erantzun ahal izateko.
4. Presoa aske geratzen denean, bere orrialdera sartzeko pasahitzak eta gainerakoak emango zaizkio, goitik behera ezabatu ahal izateko, bere modura eguneratzeko, edo nahi duenerako.
5. Posta kodea, pasahitza eta gainerakoak ondo gordetzea eskatzen da, orain presoaren izenean sortzen dugun perfila noizbait berak ezabatu edota kudeatu ahal izateko.
6. Beste norbaiten izenean sortzen denez perfila, zuzen erabiltzea eskatzen da.”

Jokin Urainek jada badu berea.

2 pentsamendu “Euskal preso politikoak Facebooken”-ri buruz

  • Marije Fullaondo 2009-09-10 14:07

    Marije Fullaondok ere, badu bere Facebooka

  • Conversación off the record con Rubalcaba…

    No soy muy aficionado a dar mucha credibilidad a los rumores, pero da la casualidad que esta semana he podido hablar con dos periodistas madrileños especialistas en los temas de interior y ambos me han comentado una conversación que el ministro Perez…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude