Euskal izaera bereizgarriaren amaiera

ikurrina, by Iker Merodio, flickr
ikurrina, by Iker Merodio, flickr

Agian euskarari buruz ari zen Olano. Hain zuzen ere, euskara baita euskaldun egiten gaituena. Hala balitz arrazoi apur bat ez zaio falta ahaldun nagusiari. Oroitu dezagun euskara ez jakiteko eskubidearen defentsan aritu direla Eusko Jaurlaritzatik Patxi Lopez boterera heldu zenetik.

Baina agian abertzaletasunari buruz ari zen. Agian horrexek ezberdintzen gaitu gainontzekoengandik, eta batik bat, espainiarrengandik. Euskal abertzaletasuaren aurka aritu direla ere ezin ukatu.

Baina zeintzuk dira euskaldunen gainontzeko bereizgarriak? Zer diote topikoek? Vaya semanita programako bideoetan eta Interneteko foroetan makina bat topatu ditugu. Euskaldunak zurrutero onak omen gara. Poteoarekin amaituko al dute, beraz? Dantza gaizki egiten dugula diote. Zerbait ona izan behar zuen “aldaketak”.

Asko jateari, etengabe politikaz hitz egiteari eta langile izateari ere utz diezaiokegu Olanoren iragarpena eta topikoek diotena egiazkoak badira.

Baina, esan bezala, aro berriak zerbait ona izan behar zuen. Euskal Herrian orain arte ligatzeko modurik ez bazen, zer gertatuko da hemendik aurrera? Agian poteatzera joan ordez orgietara joango gara. Batek daki…

Markel Olano
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Euskal izaera bereizgarriaren amaiera”-ri buruz

  • beno, PNV-k beak lan dexente in du hortane bai, ezta? PSE eta PPk gobernua lortzeko akordiyua in zutenian oso haserre azaldu zian bai, baino ezta denboa geyegi pasa PSOE-ri berriz men iten hasi dan arte…

  • Paradigma abertzaleak ez du laguntzen euskaldunen batasuna lortzen, abertzaletasunak ez baitu argiro aldarrikatzen (sortu zenetik horrela izan da) nafarzaletasuna eta euskal estatuaren existentzia (Nafar Erresuman). Hondarribiko alardea, etnizismoa eta euskal erregionaltasun guztiahalduna aldarrikatzen badira, jai dugu. Mendebaldeko Nafarroan, noiz eta Goi eta Behe Nafarroako bandera erabiltzen baitugu, orduantxe emanen diogu bultzada euskaltzaletasunari. Abertzaleak ez diren euskaltzaleak ere badira izan; eta hori ukatu egiten dute hainbat abertzalek, tamalez. Gora Nafarroa Batua eta geure bandera gorria! Bizkaiko nafar batengandik, goraintziak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude