Estatistika berriak putxerazo zaharrentzako

cc-by:kurtxio
cc-by:kurtxio

Pentsa dezagun sistematikoki hautagaitza bati bozka bat kentzen bazaio mahai bakoitzean 60.000 bozka gutxiago izango lituzkeela. Nahikoa kasu batzuetan jokoan dagoen parlamentari bat erabakitzeko.

Aurrekoan zentik.info orrialdean irakurri ahal genuen analisi estatistikoak lehenengo alarma guzti horiek konfirmatzeko balio zezakeen.  Zerbait arraroa zegoen bozka txuri eta nuloei erreparatuz gero, estatistikoki ez politikoki azaldu ezin zitekeen zerbait. Bada, estatistika pixka bat eginez emaitza guztiz kuriosoak lor daitezke, eta interneten metatuak dauden datuei esker putxerazo horren susmoa iraganera eraman daiteke.

Har dezagun historikoki bozka nulo eta txurien eboluzioa zein izan den:

Urtea > Nuloak   > Zuria
1987 > 232.872 > 189.279
1989 > 163.806 > 200.794
1994 >   85.640 >  213.621
1999 > 168.684 >  357.583
2004 >154.209 >    95.014
2009 > 98.079 >  220.179

Ez al dago zerbait arraroa? Bai, nabaria da zuriak geroz eta gehiago izan direla eta nuloak geroz eta gutxiago… 2004. urtean ezik. Urte honetan Ezker Abertzaleak HZrentzako bozka eskatu zuen eta, beraz, automatikoki nuloak ziren bozka hauek. Beraz 2004an zeuden 154.209 bozka horretatik 100.000 inguru HZrenak zirenez gero 2004an 54.209 bozka nulo eta 95.014 bozka txuri egon ziren estatu osoan, datu guztien artean baxuenak. Anomaltasun hau azaltzeko arrazoi asko eman daitezke, noski, baina azter dezagun zer gertatuko litzatekeen urte horretan, 2004an, emandako bozka nuloak eta zuriak portzentai estandarra izango balira. Horretarako parte-hartzea eta zentsua aztertu behar ditugu. Eragiketa, ordea sinplea da. 2004an %45,14ak bozkatu zuen hauteskundeetan eta HZren bozkak kendu ondoren %0,346ak bozkatu zuen nulo. Beraz portzentaia mantenduta, urte horretako zentsua kontutan hartuta 120.091 bozka nulo egon beharko lirateke mundu guztiak bozkatu izan balu.  Berdina egin dezakegu urtez-urte, hau da, %100ak bozkatu izan balu zenbat nulo egongo lirateke kalkulatu eta ondoren parte-hartze datuen arabera moldatu. Eta hau da ateratzen den taula:

Urtea > Nuloak   > Nulo moldatuak > Zuria        > Zuri moldatuak
1987 > 232.872 > 67.100                   > 189.279 > 117.609
1989 > 163.806 > 55.437                    > 200.794 >  97.167
1994 >   85.640 > 64.582                     > 213.621 > 113.195
1999 > 168.684 >  73.829                    > 357.583 > 129.402
2004 >154.209 >  54.209                    > 95.014   >   95.014
2009 > 98.079 >  54.235                     > 220.179 > 124.954

Hau da, portzentaia hori oinarri hartuta beti daude nulo gehiago behar direnak baino, baina aldi berean geroz eta gutxiago da tartea eta geroz eta zuri gehiago daude beharko luketenak baino, eta orokorrean hazi egin da azkenekoetan. Benetazko nulo eta zurien artean eta teorikoen arteko ezberdintasuna hau izango litzateke:

Urtea > dNuloak   >dZuria
1987 > 165.772 > 72.120
1989 > 108.369 > 103.627
1994 >   21.058 > 100.426
1999 >  94.855  >  228.181
2004 >          0 >             0
2009 > 43.544  >  124.594

Horrela argiago, ezta? Bozka nuloen kopuru gehigarri hori denborarekin jaitsi da eta aldi berean igoera nabarmena izan du bozka zurienak, batez ere 1999an.

Orain beste parametro bat gehitu diogu guzti honi: Ezker Abertzaleak defendatu duen indarrak (HB, EH, HZ eta II) izan dituen bozka kopurua:

Urtea > ?Nuloak   >?Zuria > HB/EH/HZ/II
1987 > 165.772 > 72.120  > 360.952
1989 > 108.369 > 103.627 >269.094
1994 >   21.058 > 100.426 >180.324
1999 >  94.855  >  228.181 >306.293
2004 >          0 >             0> 100.000
2009 > 43.544  >  124.594 >175.895

Zer da ikusten dena orain? Ba Ezker Abertzaleak bultzatu duen hautagaitzak bozka kopuru handia jaso duen urteetan bozka nulo eta zurien kopurua izugarri hazi dela oinarrizko bozka zuri eta nuloekiko. Eta gainera geroz eta gehiagotan bozka zuria hasi dela, gero kontatu ezin daitezkeen bozka horiek. 1987an Txema Monterok emaitza ezin-hobeak lortu zituen, batez ere Katalunian. Estatuko beste leku askotan nulotzat hartu al zituzten? 1999an Koldo Gorostiagak emaitza bikainak lortu zituen… zenbat hartu ziren txuritzat? Eta azkeneko galdera bat… Ezker Abertzaleari emandako bozka bakoitzak zenbat bozka txuri eta nulo izan ditu? Hori ere kalkula daiteke:

Urtea > RatioNulo   >RatioZuri
1987 > 0,46               > 0,17
1989 > 0,4                  > 0,28
1994 >  0,12             > 0,34
1999 >  0,31              >  0,43
2004 >   0         >      0
2009 > 0,25            > 0,39

Hau da, normaltzat har daitekeen nulo eta zuri kopurua behin kenduta, eta akatsekiko tarte handi bat emanda ere, Ezker Abertzaleak bozka eskatu duen hautagaitzaren bozka bakoitzarekiko 0,4 bozka inguru lapurtu al zizkioten Koldo Gorostiagari? Eta 3 bozkatik 1 kendu al diote Iniciativa Internacionalistari?

Batek daki.

Estatistika, politika, Putxerazo

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

2 pentsamendu “Estatistika berriak putxerazo zaharrentzako”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude