Esperantza salduz

loteria455

Gorbeiako mendian militarrek Espainiako banderarekin atera zuten argazkia hartu du España y Libertad plataformak loteriako irudi. Ekintza hark euskal gizartean eragin zuen ezinegona eta haserrea berpiztu nahi izan dutela dirudi. Espainiarrak izateko askatasuna aldarrikatzen duen taldearen aldetik besterik ez genuen espero, egia esan.

Ulertzen dugu Espainaiko bandera aukeratu izana, militarrekiko duten sinpatia ere ohikoa zaigun bezalaxe. Eta ez genuen ikurrinik espero euren txarteletan. Baina zertara dator Gorbeiako argazkia?

Zaila suertatu behar izan zaie legebiltzarrean Espainiako bandera kulunkatzen ageri zen argazkia eta Gorbeiakoaren artean hautatzea…

Agian horixe ere ohiko argazki bilakatzeko esperantza da saldu nahi dutena. Euren esanetan, espainiarrak izateko askatasuna aldarrikatu ahal izateko esperantza… Koitaduak!

Ekarpenik egin nahi izanez gero, hemen, eskatu dezakezue loteria… Zer egingo zenukete tokatuz gero?

España y libertad

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude