Elkarrekin gehiago gara

Elkarrekin gehiago gara

GuraSOS taldeak manifestazioa deitu du Donostian igande honetarako, otsailak 19, “Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez” leloarekin.

Era berean, Ahaldun Nagusiari, Markel Olanori, haiekin harreman zuzena izan dezan eskatu dio, elkarrizketa bidea jorratzeko eta elkarrengana hurbiltzeko aukerak aztertzeko.

GuraSOS-en adierazpena

Itsasoak eta haizeak edertasun guztia agertzen duten leku honetan, Haizearen Orrazitik, deia egiten diogu gizarteari.

Bete ditzagun Donostiako kaleak datorren otsailaren 19an. Ur tanten antzera, elkartu gaitezen, bat egin dezatela gure eskuek, eta osatu dezagun itsaso bare bat.

Esan diezaiogun EZ nirekin eta nire aurkaren lubakiei.

Esan diezaiogun EZ fede ekintzei, eztabaida garden eta sosegatu bat nahi dugu. Informazio eta eztabaida askatasuna.

Gure zalantza eta beldurrak ez dira aginduekin desagertzen, ezta lerrokatze politiko baten bitartez ere.

Gure osasunari eragiten dioten gaietan ez gaitu inork ordezkatzen, ezta gure seme-alabak ere. Iritzia emateko eskubidea dugu, baita gure onespena informatua izan dadin ere.

Batzar Orokorrek onartu beharko dute GHHKPOa, baina legearekin bat egin beharko du, parte-hartze prozesu baten ondorioz.

Gizartearen parte hartze prozesuarekiko beldurra adierazten baduzue, mesfidantza lortuko duzue.

Horrela, Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanori dei egiten diogu , beste behin, gurekin bildu dadin eta aurrez-aurre hitz egin dezagun, eta utz dezagula alde batera komunikabide bidezko interpelazioa.Uztailaren 6az geroztik ari gara bilera hori egin nahian, eta gutaz, zein gure proposamenetaz hitz egin baino, elkarbanatzea eta azaltzea egokiagoa litzatekeela uste dugu. Guk zuen irudipenak entzun nahi ditugu, eta honekin batera, elkarrizketa bilatu eta baita gerturatze aukerak ere

Ireki itzazue Foru Aldundiko ateak, ez ezazue erakundeen gotorlekurik egin, ez gara zuen konpetentzia, zuen osagarri baizik.

Ez dugu erraustegiaren aurkako manifestaziorik deitzen, ezta Foru Gobernuaren aurkako mobilizaziorik ere. Egitearen gainetik, nola egin eta zein prezioren truke egiten den uste duen edonori egiten diogu manifestazioan parte hartzeko deia.

Adostasun batera eramango gaituen gizarte-eztabaida bat beharrezkoa dela uste dugu. Gehiengoa lortuta ere, inposizioek baliorik ez dutela esan baldin badugu, horrek, kasu guztietarako balio behar du, ala ez?

Etiketarik gabeko gizartearen lekua aldarrikatu nahi dugu.

Demokrazia aberastu nahi dugu zuzeneko parte-hartzearen bitartez.

Zubiak eraiki nahi ditugu eta lubakiak estali.

Harro sentiaraziko gaituen Gipuzkoa hobe bat nahi dugu

Ezinezkoa nahi dugula esango ez diguzuela espero dugu, izan ere, beste zenbait lekutan lortzen ari dira, eta Gipuzkoa Elkarrekin gehiago izango da.

Elkarrekin gehiago gara

Elkarrekin gehiago gara
adostasuna, elkarrizketa, eztabaida, Gipuzkoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude