EAJ beti tratuan

cc-by-sa: angelrravelor
cc-by-sa: angelrravelor

Beste modu batera esanda, zer demontre atera du EAJk Zapateroren gobernuaren aurrekontuak babestearen truke?

Azken denboretan, Rubalcabak, Aresek… ia ETAren kidetzat jo dituzte jeltzaleak joan zen larunbatean Askatasuna eta guztientzako eskubideen aldeko manifestapenera joateagatik.

Atzo, ostera, Pedro Azpiazu diputatuak, egundokoak esan zituen aurrekontuen kontra Madrilgo Kongresuan. Noraezeko politika fiskala dagiela Zapateroren gobernuak, “kendu eta jarri, kendu eta jarri” dabilela beti, batzuetan kendutakoa bera ostera jarriz… Zientzia eta Teknologiarako aurrekontuak kritikatu zituen, Edukaziokoa, Justiziakoak… beste batzuen artean. Eta, hala ere, aldeko bozka eman zuten EAJko ordezkariek eta aurrera atera ziren aurrekontuak.

Zer zegoen negozioaren beste aldean?

Guk dakigula: Kontzertuaren blindaje delakoa, BEZaren 400 milioiko ordainketa Arabako Diputazioari, politika aktiboen azkartzea…

Baietza eman eta ordubete eskasera, EAJk proposamen bat erregistratu zuen, datorren astean bozkatua izan dadin: bi ministerio eta lehendakariordetza bat bertan behera utz daitezela. Ez dirudi, beraz, benetan datorrenik bat onartutako aurrekontuekin.

Ez dago erraza ulertzen. Zuk ulertzen al duzu? Ondo iruditzen az zaizu lortutakoaren truke baietza ematea Zapateroren aurrekontuei?

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude