Bizkartzainen kalkulua

Adriano Agulló.flickr
Adriano Agulló.flickr

Datuok ezin dira ofizialki baieztatu, baina Espainiako prentsan argitaratutako zenbakiak, behinpe, bildu ditugu. Hego Euskal Herriari buruzkoak dira soilik, Iparraldea aintzako hartu gabe.

EAEn bakarrik, 1.300 pertsona dira bizkartzainez babestuak. Ibarretxeren gobernuan, 189 pertsona daude babespean eta zaintza hau ez da amaituko gobernua uztearekin: euretako batzuek, bederen, bizkartzainak ukango dituzte kargua utzita ere. Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren lotuta ere, asko dira bizkartzainak dituztenak.

Azken komunikatuan ETAk dio, helburu lehenetsia izango dela Lópezen gobernua eta horrek, jakina, ez ditu gauzak arintzen. Aitzitik, teorian 200 kargu babestu behar lirateke Lópezen gobernutik eta horiek egun osoz zaintzeko, beste 1.200 ertzain inguru behar lirateke. Nondik atera hainbeste?

Erne sindikatuak esana du ezin litezkeela ertzain horiek guztiak kaleetatik kendu eurek ematen dituzten zerbitzuak kaltetu gabe, 8000 baitira guztira, eta 1000 ertzain berri inguru behar liratekeela kontratatu bi urteko epean lan horietaz arduratzeko.

Babesaren diru kontuak.

Gauzak horrela, 102 milioi euro gastatzen ditu Espainiako Barne Ministerioak urteko, Eusko Jaurlaritzak 69,4 milioi. Nafarroako datuak ez ditugu eskura, baina ausartzen gara esatera 33 milioi ingurukoa izango dela, duela hamar urte erabaki baitzuten hiru administrazioek, erdia Madrilek jarriko zuela eta beste erdia Gasteiz eta Iruñeako gobernuek.

Zenbat dira bizkartzainak?

700 ertzain eta 500 polizia nazional eta guardia zibil ari dira gaur lan hauetan, 1.200 bizkartzain, beraz.

Baina kontuak ez dira hor amaitzen, gehiago baitira eskolta pribatu lanetan dabiltzanak: 1800 EAEn eta 750 Nafarroan. 2550, beraz.

Batzuk eta besteak batuta, 3750 bizkartzain daude gaur bertan Hego Euskal Herrian, Lópezen gobernuaren zaintzak ekarriko dituenak kontuan sartu gabe.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.