Andoni Unzaluri su, Diana Urreak
Andoni Unzaluri su, Diana Urreak
Diana Urrea Alternatibako militantea da, eta EH Bilduko parlamentari ohia Gasteizko legebiltzarrean, gazteena. Andoni Unzalu PSEko aurpegi ezagunenetakoa da, parlamentari izana hau ere, eta eskarmentu handiko politikaria.
Atzo (edo herenegun, jada ez dakit zein egunetan bizi garen-eta), Kataluniako galdeketaren aferari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuten, ETBn eta gazteleraz. Liskar txiki bat izan zuten.
“Yo nunca he tenido un arma en mis manos, tú igual no puedes decir lo mismo” enorme #Zasca de @DianaUrrea5 a Andoni Unzalu en #EnJake pic.twitter.com/Vg21eGz6OY
— Alternatiba (@alternatiba) 2017(e)ko otsailak 7
Unzaluk, enegarrenez, zalantzan jarri zuen EH Bilduren oinarri demokratikoa, eta… Urreak, apur bat gogaiturik -bai Andoni, batzuetan badakizu apur bat gogaikarria izaten-, zuzen-zuzenean tiro egin zion Andoni Unzaluri: “Nik ez dut sekula arma bat izan eskutan, agian zuk ezin duzu gauza bera esan” (nola zen `zaska´euskaraz, zapla?).
Izan ere guztiok dugu ezkutuko iragan bat, itsasoak gutxien espero dugunean hondarretara ekarriko duena. Egun Patxi Lopez Madrilera aupatzeko komunikazioaz arduratzen den zornotzarraren kasuan, ez pentsa hain erraza denik informazioa aurkitzea, nazionalismotik aldendu eta, kritiko, Aldaketako partaide izan zela esateko ez bada -euskaltzale legez ere definitzen dute-. Zeharkako idatzien bitartez baino ez dugu jakin, orain arte ez genekien eta, polimilia izandakoa dela Unzalu ere; to Memoria Historikoa!
Andoni Unzalu Garaigordobil:
AMOREBIETA-ETXANOko udalaren Informatikaria
AURTEN BAI Fundazioko Gerentea
AURTEN BAI Fundazioko Patronatuko bokala
KLASIKOAK,S.L.ko Gerentea (UPV-EHU, BBV, UPN)
Euskara/ikastaro online proiektuen Zuzendaria: HEZINET, BOGA, HATOR, LARRAMENDI.
PATXI LOPEZen orain arteko aholkularia eta komunikazio-arduraduna
Ez ahaztu orain salgai jarria duen Burgos aldeko gaztelu baten jabea ere badela gure sozialista:
http://www.torresanmartin.com/castle_on_sale/index.html
Kar, kar, kar…ze ona!!!
To Unzalu!
Zozoak beleari ipurbeltz.
Gaztelua erostera animatzen denaretzat:
Prezioa 1,5 miloi euro
bere bizarra mozteko erak kitzikatu egiten nau! ezpain azpiko “eulia” mozteak alegia! mmmmhhhh…