Alakrana: informazioaren jarraipena

Eguneraketa, 16:00etan.

Garan irakurri dugunez, Espainiako defentsa ministroak, Carme Chaconek dioenez, badakite “zehazki bahituak non dauden” eta “ondo daude”.

Eguneraketa, 14:00etan.

El Paisek, bahituta duten Gaizka Iturberen koinataren bidez dio, “gaizki daudela, astelehenetik edateko urik gabe.

El Correok, Alakranaren antzeko patua izan zuen Alemaniako itsasontzi baten kasua gogoratzen du.

EITB.comek dioenez, bahituen herrietako alkateak 17:30etan Pilar Unzalu, Jaurlaritzako Arrantza Sailburuarekin, bilduko dira.

Eguneraketa, 12:00etan

“Pirateriaz” gehiago jakin nahi baduzu, begiratu El Mundoren grafikoa.

El Paisek, Espainiako Gobernua presionatzeko lehorreratu dituzela dio. Espainiako Gobernuak lasaitasun deia egin die familiakoei.

“Gobernuak hanka sartu du hasieratik, Espainia osoak jakin dezala. Ez dezala gezur gehiagorik esan. Ez dezala 36 tripulatzaileen biziarekin jokatu”  esan du bahitutakoen familiako batek Radio Euskadin.

Eguneraketa, 11:30tan.

RNEn adierazpenak egin ditu Silvia Alves, bahitutako baten emazteak. Hark dioenez, “azkenean norbait hilko da“.

Cadena Ser-ek ere, bahitutako baten emaztearen ahotsa jaso du. Hemen entzun daiteke.

El Correok dioenez, Espainiako gobernuak (“El Gobierno”) Krisi Gabinetea konbokatu du.

Eguneraketa, 11: 15etan.

Deiak dakarrenez,  “piratek” Alakrana abordatu eta hiru arrantzale ateratzearekin mehatxatu dute.

El Correok, bahitutako baten ahotsa eraman du azalera (“Haced ruido. Lucha, lucha, lucha. No me dejes solo”). Dirudienez, Espainian preso dituzten bahitzaileen familiengana eraman dituzte bahituak.

Berrian berriz, airera tiroak bota, granada bat lehertu eta bahitzaileek euren kideak askatzeko eskatu dutela azpimarratu dute.  Ez da ahaztu behar, atzo elkarrizketa digitala egin ziotela Bermeoko alkate Xabier Legarretari.

El Mundon, aipatu notiziaz gain, gertakarien kronologia irakur daiteke.

Euskal hedabideetan notizia nagusia da, Espainiako batzuetan bai eta beste batzuetan ez.

Erredakziotik hedabideetan bilana egin, eta eguneratzen joango gara.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude