Platerkada baino, pure arin bat. (A pedir de boca)

portada-a-pedir-de-boca.jpg

A pedir de boca
Jose Manuel Fajardo
Ediciones B. Barcelona 2006

Nobela gutxi ezagutu ditugu hain ongi hasten direnak: “Lo primero que dijo mi padre al salir del calabozo fue que nos invitaba a comer ostras”. Gauza eder gehiago ere baditu, jakina, Fajardoren zazpigarren eleberri honek, baina, oro har, ez dago ezer sinisterik, azpilduraz bezala baitago josita dena. Ikusten da egilea gidoilari lanetan ibilitakoa dela eta ez zaiola falta irudimenik: Paris, Mexiko… nonahiko putetxe eta jazzlekutan ibiliko zaitu, pertsonaia esperpentiko eta gertaera sinesgaitzak proposatuz… Ezin esan liteke liburu txarra denik, komikia gustatzen bazaizu eta irakurketa bizi eta arinak badituzu gogoko, tira. Gaur bertako sukaldari baten kontuak dira, era azkarrean emanda. Parisen bizi da eta amodioa aurkitu du… Sakonerarik batere gabe, arintasunean irakurtzekoa. Gainera badu euskal sukaldaritzarekiko begiramena ere, Getxoko Egoki jatetxean eman baitzioten jaten denborale batean egileari… Ez dakit, ez dakit, ez naiz nor, baina esango nuke Espainiako azken narratibagintzan ere, gurean bezalaxe, badirela gorabehera ikaragarriak.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude