Su azkarra eta su baxua

Su azkarra eta su baxua

Su azkarra eta su baxuaSukaldean aritzeko modu guztietatik zartagia da sinpleena. Gisatuak zientzia gehiago behar du, labea tentuz zaindu behar da, eta oinarrizko jakiak egin arren, badaude ongi jarraitu beharreko pausu batzuk. Baina zartagia beti izan da ikasle pisuko nagusia. Buelta eta buelta, kito.

Baina zartagia ez da hain sinplea, dena ezin da berdin egin. Solomoa egiteko topera jarri behar da, eta listo; baina izokina ez. Izokina normalean pieza lodia izan ohi da, eta ezin da teknika bera erabili. Su geldoan egin behar da, poliki, maitekiro, suabe, bestela ez baita ondo egina geratzen kolore arroseko trontza. Prozesu lasai horretan, gainera, ez da oliorik erabili behar, izokina bera bere koipea soltatzen joaten baita, eta bertan egin.

Batzuetan iruditzen zait umeak su azkarrean sukaldatu nahi ditugula. Aginduak ematen dizkiegu, tupustean, kolpean, eta espero dugu agindu horiek barneratu, bere egin eta aplikatuko dituztela, azkar; iruditzen zaigu prozesu sinple bat dela, buelta eta buelta, eta listo. Gainera, ez zaigu gauzak errepikatzea batere gustatzen, eta erre egiten gara, eta gure autoritatea ezbaian jartzen dutenean sutu. Umeei batzuetan aginduak eman behar zaizkie, baina oinarria, benetako oinarria, hezkuntza da, eta hezkuntza beraiek jaso, barneratu eta garatu behar dute.

Su baxuan jokatu behar dugu, epel, goxo, suabe, eta beraien “koipean” egin daitezela bultzatu. Bestela ez dugu nahi duguna lortuko; kanpotik erreta eta barrutik gordinak geratuko dira.

Su azkarra eta su baxua
autokritika, hezkuntza, su azkarra, Su azkarra eta su baxua, su baxua, umeak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude