Umore ingelesak badu bere grazia

montypython

Istorio surrealistak, absurdoak eraikitzen zituzten. ‘Monty Python’s flying circus’ izan zen lehen lana, BBCn emititu zuten telesaila. Baina ordutik hainbat eta hainbat film, sketch eta telesail egin dituzte. Baita hainbat eta hainbat algara eragin ere.

Sarean, gustokoen artean, ‘Dead Parrot’ izenekoa:

Umore absurdoak muga guztiak gainditu zituen eta gaien aldetik ere, denetik jorratu zuten. Hona, Espainiako inkisizioa protagonista duen sketch-a:

Noski Monty Python-en lanen artean, oroituena ‘Life of Brian’ film arrakastatsua, mitikoa da. Jesusen bizitzarekin parekatzen duten Brianen istorioan badira une gogoangarriak.

‘Monty Python and the Holy Grail’ (erdaraz ‘Los caballeros de la mesa cuadrada’) ere ezin ahantzi.

http://www.youtube.com/watch?v=rouL3XOBvRs

Halakoak ikusita umore ingelesak bere grazia duela aitortu behar…

Monty Python

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude