Udazkena, musikarien musa

Udazkena, by suneko, Flickr
Udazkena, by suneko, Flickr

Inguruotan denok oroitzen dugu ‘ezer ez da betiko’ abestiaren letra. Udazken arratsalde batean agurtutako haren inguruko oroitzapenak:

Benito Lertxundi ere inspiratu zuen udazkeneko giroak. Udazkenari darion malenkonia kutsuarekin honek ere. Begiak itxita ere horiz, gorriz eta urre kolorez tindatutako paisaietara eramaten gaitu Lertxundiren ahotsak ‘udazken koloretan’ abestiarekin:

Ezin izan diogu Peralesek udazkenari eskainitako abestia hona ekartzearen tentazioari eutsi. Oroitzapenak, malenkolia eta tristura udazkeneko konstante direla argi geratu zaigu, honekin ere. Haize, euri eta hosto eroriak Peralesen ahotsetik ere:

Manic Street Preachers Galesko rock taldeak indartsu abesten du bere udazkeneko abesti pertsonala, urtaro honetan guztia atzera begiratzea ez dela gogorarazteko. Une hoberenak heltzear direla esateko. Abesti hau entzutearekin batera indarrak hartzeko eskatzen digu, eta guk obeditu:

Ea aurtengoa ere inspirazio iturri bilakatzen den…

udazkena
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude