Rio de Janeiroz jakin beharrekoa

1) 6 milioi biztanle bizi dira hirian, baina eremu metropolitanoan bizi direnak kontuan hartuta, 11 miloi dira guztira Rio de Janeiron.

2) Lekuari izena, 1502an jarri zioten, Gaspar de Lemos nabigante portugaldarra, urteberri egunez, Guanabarako badiatik sartu zenean. Badiei Rio ere deitzen zioten orduan, eta handik datorkio izena hiriari, Rio de Janeirok Urtarrileko ibaia esan nahi baitu.

3) 1565ean sortu zen. Estacio de Sa militar portugaldarrak sortu zuen, aurrez hauen leku estrategikoa zenaren gainean.

4) Hiriburua izan zen 1763tik 1822ra (Portugalen kolonia zela) eta ordutik 1960ra (Brasil independientean, Brasilia hiriburutzat ezarri zuten arte).

5) Erlijio nagusia katolizismoa da. Erdiak baino gehiagok du bere burua katolikotzat. Baina beste erlijioen presentzia ere aipagarria da. Protestanteek, espiritistek, unbandistek eta juduek eragin nabarmena dute hirian.

6) Esklabu jatorriko  komunitateak indar handia du, hiriaren erdia baino gehiago baitira. Esklabuen gehiengoa Angola eta Mozanbiketik eraman zituzten.

7) Klima tropikala du: uda bero eta negu epelekoa. Abuztuan 24 eta 18 gradu arteko tenperatura egiten du eta urtarrilean 31 eta 24 gradu artekoa.

8) Turismoaren gune nagusienetako bat da. Karnabala, Ipanema eta Copacabanako hondartzak, sanbodromoa, Maracaná futbol zelaia, Cristo Redentorearen estatua…  Beste aldean, baina, 968 favela ditu. Horietako bat munduko handiena: Rocinha izenekoa.

9) Rio de Janeiron jaio ziren, besteak beste: Ronaldo eta Romario futbol jokalariak, Antonio Carlos Jobim abeslaria eta Paulo Coelho idazlea.

10) [audioa title=”The girl of Ipanema, Antonio Carlos Jobim”]http://www.goear.com/listen/75e5675/the-girl-from-ipanema-antonio-carlos-jobim[/audioa]

Eta amaitzeko, Rio de janeirok bere kandidatura bultzatzeko, epai mahaiari erakutsitako bideoa.

3 pentsamendu “Rio de Janeiroz jakin beharrekoa”-ri buruz

  • Teknikoki Olinpiadak Olinpiar Joko batzuetatatik hurrengoetara igarotzen den denbora tartea da. Rio de Janeiron Olinpiar Jokoak dira, beraz.

    Bestela artikulu ona, klabe batzuk izateko!

  • Zer dira olympiadak (edo olinpiadak) antza da differente segun zein hizkuntzatan erabiltzen da hitz hori, baina hala ere guzietan berdintsu.

    Ze hak Larousse Gran diccionario-k dakar ondokoa

    1
    Periodo de cuatro años entre dos celebraciones consecutivas de juegos olímpicos.
    2
    Denominación que, de forma impropia, se le da a los actuales juegos olímpicos.

    baina aitzitik an Oxford dictionary dugu irakurtzen hau bestea

    1
    an occasion when the modern Olympic games are held
    ex: The 26th Olympiad took place in Atlanta, Georgia.

    Bada antza, mintzatuz buruz Joko Olympiko modernoak, “zuzen eta zilegi” konsideratzen ahal da erabiltzea olympiadak hon Rio Janeiro.

  • Hemen bakoitzak nahi dituen arauak asmatuta idazten badu, jai daukagu, Erramun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude