Gorren izurritea

Feliphe, Flickr
Feliphe, Flickr

Entzungailuak erabiltzen dituztenak nahiago ditugu, egia esan. Nobelaren haria jarraitzea zaila baita trenean, ondoan reggaeton-ak ozen ohiu egiten duten bitartean. Baita elkarrizketa bat ere. Baina, askotan, aurikular eta guzti ere, berdin berdin entzun daiteke musika.

Bada fenomeno kurioso bat, bolumena zenbat eta altuagoa izan, musikaren kalitatea orduan eta txarragoa dela. Baina ingurukoen lasaitasuna urratzearena alde batera utzita, jarrera horrek badu beste eraginik, mp3en erabiltzaileen %10a, gor geratzeko bidean baita. Behin betiko entzumen galerak izan ditzakete.

Europak arazo honi aurre egin nahi dio eta ekoizleei bolumen maximo bat ezartzeaz gain, euren produktuekin batera, entzumen arazoen berri ematea eskatuko diete. Mugikorrak ere neurri berrien menpe egongo dira.

80 dezibelio, 40 orduz edo 89, 5 orduz. Horixe da ezarri nahi duten muga, hori gainditzeak osasun arazoak baitakartza.

Ekoizleak Bruselarekin lan egiteko prest daudela adierazi dute, hori bai, betiere “kontsumitzaileen nahiak” errespetatzen badira. Kontsumitzaile horien ingurukoen nahiak, ordea, nork errespetatzen ditu?

Mp3
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude